Iñigo Urkullu lehendakariak, Nekane Murga osasun sailburuarekin batera, pasaden ekainak 12an, harrera egin zioten Ahizpa Ospitalarien eta bertako Euskadiko kideen ordezkaritza bati. Harrera Ahizpa Ospitalariek Euskadin garatzen duten lanaren errekonozimendua izan da, eta bertan izan dira Matilde Porras, Espainiako Probintziako Ahizpa Ospitalarien ama nagusia, Alberto Martin de la Mata Erakundeko Zentroen zuzendaria, ahizpa Monserrat Esparza Aita Menniko ama nagusia; Mikel Tellaeche Aita Menniko zuzendari gerentea, eta Juan Antonio Urdiroz Ahizpa Ospitalarien zuzendari ekonomikoa.
Ordezkariek bisita baliatu zuten lehendakariari aurkezteko datozen urteetan Arrasateko Aita Meni Ospitalean garatuko den Obren Plan Zuzentzailea aurkezteko.