Lehen online foroa “COVID-19ak osasun mentalean eragindako ondorioak” lantzeko
Espainiako Ahizpa Ospitalariek antolatu zuten online foro hau, Covid-19aren pandemiak osasun mentalean izango duen eragina aztertzeko.
Alde batetik, arretaren lehen lerroan egon diren profesionalengan, izan sanitarioak edo ez, eta pazienteengan izan duen eraginaz hitz egin zen, baita biztanleria osoari erreparatuta ere. Horretarako, Manuel Martin Carrasco doktorearen parte hartzea izan genuen; Espainiako Psikiatriako Elkarteko lehendakariordea da, eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarien zuzendari medikoa.
Beste aldetik, pandemiak gehien kolpatu duen kolektibo batean, adinekoengan, egon daitezkeen ondorioak aztertu ziren. Horretarako, Manel Sanchezek parte hartu zuen; Espainiako Psikogeriatriako Elkarteko lehendakariordea da, eta Ahizpa Ospitalarien Martorelleko Sagrat Cor Ospitaleko zuzendariorde medikoa.
Eztabaidaren moderatzailea Francisco del Olmo izan zen, Ciempozuelosko (Madril) San Miguel Klinikako eta Benito Menni Multzo Asistentzialeko zuzendari medikoa.