Aurtengo apirilaren 24tik 2015eko apirilera arte Aita Menni Ospitaleko unitate eta zentro guztiak San Benito Menniren heriotzaren mendeurrena ospatzen ari dira, eta Legezko Psikiatria Unitateak (UPL) ere hori egin nahi izan du. Unitateko hamar pazienteek beraien festa ospatu dute, eurak artatzen dituzten profesionalekin eta Ospitale bereko gonbidatu-talde txiki batekin batera.
Sokatiran, bola-jokoan eta beste joko batzuetan aritu ondoren bazkari berezia izan zuten zinema falta ezin zen egun batean. “Geisha baten memoriak” filma ikusi ondoren askari berezia dastatzeko aukera izan zuten. LPUko pazienteek, langileek eta gonbidatuek oso ongi pasatu zuten wii-ra jolasten eta karaokean abesten. Denak nekatuta heldu ziren jaiegun honetako afarira, baina horren aurretik, LPU goraipatu eta eukaristia bat egin zuten. Asko gozatu zuten denek, eta oso positibotzat jo zuten eguna.
Festa irailaren 30ean egin zen, MESEDEETAKO ANDRE MARIAREN egunean, askatasuna kendu dieten pertsonen zaindaria dena.