Lankidetza hitzarmena Marsi Bionicsen eta Aita Menniren artean

Marsi Bionics CSICeko oinarri teknologikoko enpresa da, eta gaixotasun neurologikoak dituzten haurren exoeskeleto pediatrikoak transferitzen ditu merkatura. Konpainiak lehen exoeskeleto berezia sortu du atrofia muskular espinalerako; gaixotasun arraro horrek 10.000 jaiotzatik bati eragiten dio.

Aita Menni Ospitaleak eta Marsi Bionics enpresak hitzarmen bat izenpetu dute, bi aldeak konprometitzen dituena ikerketaren eta berrikuntzaren arloan lankidetzan aritzeko, gaixotasun neurologikoak dituzten pazienteentzako terapiak garatzen laguntzeko.

Marsi Bionics Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko oinarri teknologikoko enpresa da, eta gaixotasun neurologikoak dituzten haurren martxarako exoeskeleto pediatrikoak transferitzen ditu merkatura, gaixotasun neurologikoak dituzten haurrentzako terapia fisiko eta kognitiborako. Marsi Bionicsek atrofia muskular espinala duten haurrentzako sortutako exoeskeletoa UAE AI and Robotics Awards for Good sarietan bigarren geratu da, irabazletik bi puntura baino ez; sari horiek robotikaren ‘Oscar’ saritzat jotzen dira.

AMOrentzat zein Marsi Bionicsentzat interesgarria denez I+Gko proiektuetan elkarlanean aritzeko hitzarmenak lortzea, neurorrehabilitazioko teknologia robotikoa hobetzen laguntzeko, bi aldeek adostu dute lankidetzarako oinarrizko printzipioak ezartzea. Horrenbestez, Aita Menni Ospitaleko profesionalek, Juan I. Marín:

–          gailu berrien espezifikazioak eta eskakizunak ikuspegi klinikotik

–          prototipoen garapenaren aldizkako jarraipena ikuspegi klinikotik

–          prototipoen esperimentazio eta balidazio klinikoa proba pilotuetan

–          erabiltzaileen kudeaketa proba pilotuetan

–          produktua eskuratzeko/merkaturatzeko ereduak

Hitzarmena 2016ko abenduaren 19an jarri zen indarrean (sinaduraren data), hasteko urtebete bateko indarraldia du, eta urteka luzatu ahal izango da, betiere bi aldeen arteko berariazko borondatea badago. 

 

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.