Lasaitzeaz eta barazkiak lantzen eta biltzen gozatzeaz gain, B Egonaldi Luzeko Unitateko pazienteek landare usaintsuak eta sukaldeko landareak lantzeko, biltzeko, garbitzeko, lehortzeko eta ontziratzeko proiektua hasi zuten. Prozesu guztia Fuensanta Mesa begiralearen laguntzaz egiten da duela zenbait hilabetetatik.
Pazienteek izpilikua, erromeroa, oreganoa, txortaloa, mendafina eta menda txokolatea, ereinotza, perrexila, hainbat klasetako ezkaia, albaka, mendafina, estevia, salbia, garraiska, aloe, eta abar landatzen dituzte. Zenbait landare sukalderako erabiltzen dira ongailu gisa edo saltsetarako; beste batzuk, infusioak prestatzeko erabiltzen dira, eta batzuk, hala nola izpilikua edo erromeroa, armairuak edo autoa bera usaineztatzeko.
“Landare usaintsuen tailerrak” urtean zehar garatzen diren beste zenbait lan ere barne hartzen ditu: Lehendabizi erein edo landatzen dira, gero zaintzen dira, eta oso paisaia atsegina ematen dute; geroago, bildu, lehortu eta urte osoan egin diren zaku edo ontzi txikietan gordetzen dira.
Pazienteentzat “tailer” hau ez da lan egitea bakarrik, naturarekin, usainekin eta kolore atseginekin harremanetan ere egoten dira. Horrez gain, jarduerak ingurua mantentzeko eta beste proiektu solidario batzuetan laguntzeko ere balio du. Produktuak behin ontziratuta, ospitalean bertan erabiltzen dira eta merkatu txikietan saltzen dira, “We are like you” programari laguntzeko.
Landare usaintsuen landaketan 15 pazientek parte hartzen dute zuzenean. Gainerako lanetan, hots, zaku txikiak egiten, landareak garbitzen eta lehortzen, ontziak betetzen eta bestelakoetan B Egonaldi Luzeko Unitateko pazienteek laguntzen dute.