Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen erakundeak EHUren 2024ko Enplegu Foroan parte hartu zuen, martxoaren 7ko goizean, Euskal Herriko Unibertsitatearen paraninfoan, Bilbon (Bizkaia Aretoa eraikina). Medikuntza, Erizaintza, Psikologia, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Gizarte Hezkuntza eta beste arlo batzuetako azken mailako ikasleak edo karrera amaituta dutenak gure estand informatibora hurbildu ahal izan ziren, Pertsonen Arloko zuzendari Veronica San Romanen eta Erizaintzako zuzendari Nerea Gutierrezen ahotik, gure erakundeak eskatutako kategoriak eta titulazioak ezagutzeko.
Erizaintzako gure zuzendariaren iritziz, “goiza oso emankorra izan zen. Interesa zutenei euskal geografiako zentroetan eskaintzen ditugun zerbitzuak azaltzeko aukera izan genuen, eta curriculum ugari eskuratu genituen. Esperientziaren balantzea oso positiboa izan zen; ezinbesteko hitzordua da gure erakundearentzat”.
Aita Mennik arlo guztietako beste 92 erakunde eta enpresekin batera parte hartu zuen topaketan, izena emandako 700 pertsona baino gehiagori lan eskaintzak aurkezteko.
Bizkaiko Campusaren Enplegu Foroa urtero antolatzen da 2019tik, profesionalen eskaria eta unibertsitateak garatzen duen talentua lotzeko, eta EHUko ikasleak eta tituludunak plantilletan talentu gaztea txertatu nahi duten enpresa eta erakunde publiko zein pribatuekin harremanetan jartzeko.