Adineko pertsona

Laboreak berritzen Barandiaran Egoitzako baratzean

Aurten adinduentzako Barandiaran Egoitzako baratzeko uzta pixka bat atzeratu da, eta, horregatik, abuztura arte ezin izan genituen geure lehen tomateak jan.


Irailean ere tomate entsaladak dastatu ahal izan ditugu, bai onak!, beharbada hainbeste mimatzen ditugulako.

Baina dagoeneko amaitzear daude. Orain aldatzea dagokio, eta tomate landareak atera ditugu, hurrengo uzta landatzeko.

Orain azalorea, aza eta brokolia sartzea tokatzen da, eta aurten azalorearen oso antzekoa den erromaneskuarekin ere ausartu gara.

Baratzeak entretenitu eta dibertitzen gaitu, eta balio dugula sentiarazten digu. Gainera, aukera paregabea da solairu desberdinetako egoiliarrak baratzearen bueltan elkartzeko eta hitz egiteko.

Durangoko Barandiaran adinduentzako Egoitzako baratzea Durangoko Barandiaran adinduentzako Egoitzako baratzea Durangoko Barandiaran adinduentzako Egoitzako baratzea Durangoko Barandiaran adinduentzako Egoitzako baratzea Durangoko Barandiaran adinduentzako Egoitzako baratzea Durangoko Barandiaran adinduentzako Egoitzako baratzea Durangoko Barandiaran adinduentzako Egoitzako baratzea