“Hau da astelehenetik ostiralera egiten dudana: altxatu, dutxatu, gosaltzera jaitsi eta Unitatetik korrika irteten naiz tailerrera sarrera-ordua pasatu baino lehen heltzeko”, esan digu A Egonaldi Luzeko paziente batek. “Baina asteazken hau egun desberdina izan da. Ibilaldian primeran pasatu dugu. Eguraldi ona ere eskertu behar dugu. Barre handiak egin ditut Unitateko kideekin eta dagoeneko ez dauden beste batzuekin.Gehien gustatu zaidana Donostiako alde zaharreko taberna baten terrazan elkarrekin zerbait hartzea izan da”.
Zeregina oreka
Aita Menni Ospitalean pazienteek egunero dituzten zereginen arabera antolatzen da denbora: eguneroko bizitzako jarduerak, lan aurreko jarduerak, aisialdiko jarduerak, atsedena eta abar. Helburua pertsona bakoitzaren zereginen oreka sustatzea da, norberaren errutinaren barruan.
Zereginen oreka ez da arlo bakoitzean denbora bera ematea; bakoitzean denbora ematea eskatzen du, kanpoko eragileak (giroa) nahiz barneko eragileak (pertsonaren helburuak, interesak eta gustuak) kontuan hartuz. Hori guztia prozesu dinamikoa da. Zenbait azterlanek pertsonek beren denbora eta zereginak antolatzeko duten modua erakutsi dute. Datuen arabera, gizakiek beren bizitzen % 30 gutxi gorabehera lo egiten dute; % 10 eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiten ematen dute; % 5 eguneroko bizitzako tresna bidezko jarduerak egiten; % 25 lan egiten edo ikasten eta gainerako % 30 aisialdiko jardueretan ematen dute.
Aisialdiko programen bidez, pertsonek aisialdiko jardueretan ematen duten denboraren % 30 hori sustatu nahi dute. Kultura-jarduerak, Donostiarako ibilbidea kasu honetan, pazienteek beraien aisialdia modu atsegingarrian eta borondatez azter eta erabiltzeko dira. Bestalde, mota honetako ekimenen xedea gizartean txertatzea eta parte hartzea da, erkidegoarekin lotzea ekartzen dutelako.