Egun hauetako ohiko jaiekin batera Aita Menni Ospitaleko Gabonetako egitarau orokorrak tarte bat uzten du edozein jarduera egiteko. Horien artean, abenduaren 29an egindako kultura-artekotasunari buruzko hitzaldia dugu.
Errehabilitazio Zerbitzuak ekitaldi-aretoan antolatu zuen topaketa hau Bergarako Caritas-ekin lankidetzan. Helburua zen Afrikako zenbait kultura ezagutzea, Sahara, Senegal, Mauritania eta Marokoko pertsonen eskutik. Gonbidatu bakoitzak bere esperientziak azaldu zituen eta bere kultura ere ekarri zuen Aita Menni Ospitalera.
Gaur egungo kulturan aniztasuna eta globalizazioa nagusi dira. Hori dela eta, egunero beste hezkuntza eta kultura batzuk dituzten beste herrialde batzuetako pertsonekin bizi gara. “Prozesu honetan garrantzitsua da errespetatzen, erlazionatzen eta beste kultura batzuekin batera bizitzen ikastea. Hor sortzen da hain zuen kultura-artekotasuna filosofia moduan, zenbait kulturen arteko elkarrekintzan, berdintasunetik eta errespetutik abiatuz, eta integrazioa eta bizikidetza bideratzen. Eta hori da hitzaldi hau antolatzeko arrazoia”, azaldu du Errehabilitazio Zerbitzuko burua den Macarena Aspiunzak.