Korrikan parte hartu genuen
Korrikaren azken edizioan, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak-ek bere ibilbide propioa antolatu zuen Gipuzkoako eta Bizkaiko zentro guztietatik, irteera eta helmuga Arrasateko Aita Menni Ospitalea izanik.
Lehen etapan, martxoaren 31n, lekukoa Gesalibarko Ospitaletik Arrasateko Uribe auzora joan zen, eta Adinekoen Eguneko Zentroan jaso zuten.
Arrasateko Eguneko Zentroa
Handik Bergara eta Soraluzeko eguneko zentroetara igaro zen, apirilaren 1ean.
Bergarako Eguneko Zentroa
Soraluzeko Eguneko Zentroa
Larunbatean, hilak 2, Oñatiko San Martin Egoitzara iritsi zen lekukoa, eta bertako egoiliarrek eta erabiltzaileek eraman zuten instalazioetan zehar.
Oñatiko San Martin Egoitza
Apirilaren 8an, Aita Menniren Gipuzkoako eta Bizkaiko osasun mentaleko eta kalte zerebraleko zentroetan hainbat egunez ibili ondoren, Txurdinagabarri Egoitzak hartu zuen lekukoa, Bilbon. Hor, langileek eta egoiliarrek parte hartu zuten, zentroko beheko solairuan “Hitzekin” abestiaren erritmora egindako ibilbide alaian.
Bilboko Txurdinagabarri Egoitza
Txanda hartu zuen adinekoen azken zentroa Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitza izan zen, eta hara iritsi zen lekukoa apirilaren 9an, larunbatean, Arrasateko Gesalibarrera itzuli aurretik.
Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitza