Korrika Maldatxon
Apirilean zehar Korrika 21ek Euskal Herriko hainbat herri zeharkatuko dituenez, Maldatxo EPSZtik ekimenarekin lotutako jarduerak egin ditugu.
Maldatxon proiektu bat garatzen ari gara interesa duten zentroko erabiltzaileek euskara ikasi ahal izateko. Honek guztiontzat duen garrantzia dela eta, aurten Korrikarekin zerikusia duten lanak egin ditugu.
Korrikaren esanahia zein den, zergatik egiten den, zein den bere helburua eta nola gauzatzen den informatzeaz gain, Korrikaren historiari buruzko informazioa bilatu dugu eta aurten ibilbidea aztertu dugu. Oso interesgarria iruditu zaigu Korrikak irauten dituen egunetan zehar eguneko 24 ordutan gelditzen ez den ekimena izatea; momentu oro, Korrika pasatzen den tokian bada norbait korrika egiten.
Halaber, errepasatu egin ditugu Korrikaren sinbolo izan diren abestiak edizioz edizio, eta haietako bakoitzaren esanahia bilatu dugu.
Bestalde, argazkian ikus daitekeen moduan, aurtengo Korrikaren anagramaren erreplika ere egin dugu, eta zentroan jarri dugu. Korrika 21eko lema “Klika” da: euskararen aldeko hautua egiteko deia, gure hizkuntzak bizi duen garai berriarekin bat egitekoa.
Apirilaren 12an, Korrika Donostiatik pasatzen den egunean, Aita Menniko Kalte Zerebraleko Zuatzuko Zentroko kideekin batera, tarte bat korrika eginez euren hondar aletxoa jarri nahi duten pertsona guztiak animatuko ditugu.