Koronabirusaren krisian gaixotasun mentala dutenei arreta eta babesa ematen jarraitzen dugu
Errehabilitazio psikosozialeko zentroetako (EPSZ), Eguneko Ospitaleko, komunitateko pisuetako eta arreta psikosozial komunitarioko programako (APKP) taldeetatik telefono bidezko laguntza indibiduala ezarri/antolatu dugu, eta presentziala, pisu babestuei dagokienez, gure erabiltzaile guztien jarraipena egiteko. Une zail hauetan, zerbitzuen eta eragile sanitarioen, soziosanitarioen eta sozialen arteko koordinazioa mantentzen jarraitzen dugu, ezinbestekoa eta inoiz baino beharrezkoagoa delako.
Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroak eta Eguneko Ospitalea
Koronabirusak eragindako egungo egoera berezia kontuan hartuta, eta gomendio sanitarioei jarraituz, gure Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroak eta Eguneko Ospitalea daude eta jarduera presentzialik gabe daude osasun alerta hasi zenetik.
Gure taldeetan erantzukizunez egiten diogu aurre erronkari, planteatutako prebentzio neurri guztiak betez, baina ahaztu gabe, ziurgabetasun, asaldura eta bakartze egoeren ondorioz, gure lana, gaur-gaurkoz, inoiz baino beharrezkoagoa dela. Arrazoi hori tarteko, zalantzazko une hauetan eta ahal den neurrian, erabiltzaile eta senideentzako arreta eta babesa mantentzera zuzentzen ditugu gure esfortzuak.
Horretarako, telefono bidezko laguntza zerbitzu indibidual bat antolatu dugu, gure zentroetara etortzen diren erabiltzaile guztien jarraipena egiteko, hainbat eta sakon edo intentsuagoa zenbat arreta/babes premia handiagoa izan. Arretaren oinarrian telefono deiak daude, gure erreferentziazko profesionalaren eta erabiltzailearen eta senideen artean.
Ildo horretan, harreman presentziala dugu arloren batean laguntza berezia behar duten erabiltzaileekin (adibidez, medikamentuak antolatzea, arlo ekonomikoa…). Interbentzioa malgua da, eta pertsona bakoitzaren behar indibidualizatuetara egokitzen da, gure helburu nagusiak hauek izanik: terapian eta errehabilitazioan lortutako aurrerapenak mantentzea eta ahalik eta bizi kalitaterik onena lortzea, bakartze sozialeko aldi honetan.
Sare soziofamiliarrik ez duten eta muturreko bakardadean bizi diren kasu espezifikoetan, harremana maiz mantentzen dugu, eta batzuetan ikuskapena in situ ere egiten dugu.
Kasu gehienetan, teknologia berrien erabileraren inguruan dagoen ezagutza eta ohitura faltak interbentzioa aberasteko aukerak mugatu dituen arren, zenbait kasu jakinetan posible gertatzen ari da aisialdi eta denbora librerako aukerak bidaltzea, email bidez, etab.
Teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna duten pertsonekin, bideodeiak egiteko aukera baloratzen ari gara, betiere baldin badute ordenagailua, Interneteko sarbidea edo smartphonea, nahiz eta kolektibo horretan sistema horien ezarpena oso mugatua den.
Eskura jarri dugu gure ospitaleko telefono zenbakia:943 794 411, edozein kontsulta edo zalantza urgente planteatzeko, gure profesionalen taldearen eta erabiltzaileen arteko komunikazioa arinagoa izan dadin.
Interbentzioaren xedea da, oro har, bizi kalitate ona mantentzeko oinarrizko jarraibideak ematea, etxean konfinatuta egoteko une hauetan: osasuna oro har zaintzea, tratamendu farmakologikoaren jarraipena, egunerokotasunaren antolamendua, ordutegi normalizatuen kudeaketa, komunikatzeko bide alternatiboen bidez sozializatzea, elikadura egokia eta ariketa fisikoa, etab.
Komunitateko pisuak
Komunitateko pisuak etxe normalizatuetan kokatutako baliabide komunitarioak dira; horietan, modu babestuan, nahasmendu mental larria duten pertsonak bizi dira. Gaur egungo egoerak, gizarte gainerako kideak bezala, konfinatuta egotera behartzen gaitu.Etxe guztietan bezala, daitekeena da horrek elkarbizitzara egokitzeko ahalegin handiagoa eskatzea, eta, ez bada zuzen egiten, erraza da tentsio handiko uneak sortzea.
Horregatik, eguna beste modu batez antolatzen dugu: etxea antolatzeko eta mantentzeko lanak egituratzen ditugu, erosketak komunitatean egitea, aisialdi eta denbora librean etxean egiteko alternatiba osasungarriak eta pozgarriak bilatzea, komunikazio eta harreman pertsonalak eta elkarri laguntzea sustatzea, etab, egoera ahalik eta ondoen jasateko.
Alde positibo gisa, azpimarratu daiteke elkarrekin bizi diren pertsonen arteko komunikazioa hobetu egin dela nolabait. “Orain gehiago hitz egiten diogu elkarri, aisialdiko uneak partekatzen ditugu, lehen ez bezala…”, esan digute.
Aita Menniri dagokionez, hezitzaileen etengabeko presentzia mantentzen da, babes eta ikuskapen batekin, astelehenetik igandera, goizeko eta arratsaldeko ordutegian, betiere modu malgu eta aldakorrean, pisu bakoitzean bizi diren kideen ezaugarrien arabera. Pisuetako hezitzaileak egunero joaten dira, eta hor bizi direnei laguntzen diete kalera ahalik eta gutxien irten daitezen, nahiz eta, herritar orok bezala, erosketak egitera edo farmaziara irteten garen, txandaka, betiere egoerak eskatzen dituen segurtasun eta higiene baldintzak mantenduz.
Oraingoz denok ongi gaude, koronabirusaren sintomarik gabe, eta espero dugu, gaur egungo neurriak betez, pisuak kutsatu gabe mantentzea lortuko dugula.
Laguntza Psikosozial Komunitarioko Programa
Laguntza Psikosozial Komunitarioko Programatik, jarduera presentziala bertan behera utzi dela eta, ohiko interbentzioa ezinezkoa denez, saiatu gara horren ordez beste batzuk erabiltzen, askoz mugatuagoak izanik ere, egoera honetan erabiltzaileei zein famili sareari laguntza emateko xedearekin.
Mugak agerikoak diren arren, eta gaur egungo egoeraz ohartuta, saiatzen ari gara, interbentzio etengabe eta global baten bitartez, gaitasunak berreskuratzeko laguntzen, motibazioa eta garapen pertsonala sustatuz eta zentzua daukan bizi plan bat prestatuz. Horretarako, une hauetan, saioak/elkarrizketak egiten ditugu telefono bidez edo bide telematikotik, baita batzuetan presentzialak ere, pertsonen gaitasunak eta motibazioak sustatzeko eta errehabilitatzeko…
Horretarako, egunero mantentzen dira harremanak erreferentziazko hezitzailearekin, baita asteroko harremanak ere erreferentziazko psikologoaren eta erabiltzaileen eta senideen artean. Asmoa da orain arte antolatuta zegoen interbentzio presentziala malgutzea, eta etxean konfinatuta egoteagatik elkarbizitza sortu daitezkeen helburu, motibazio eta zailtasun berriak detektatzea. Aldi berean, beharrezko saio presentzialak mantentzen dira, euren idiosinkrasiagatik hala behar dutenean.,
Interbentzioen xedea da laguntza eta jarraibide zehatzak ematea ustekabeko egoera berri hau ahalik eta ondoen mantentzeko eta jasan ahal izateko, pertsona bakoitzak dituen indarguneak, baliabideak eta trebetasunak garatuz eta indartuz, egoerari hobeto aurre egiteko.
Horretarako, pertsona bakoitzarekin eguneroko plangintza bat antolatzen saiatzen gara, eta, bere gaitasunetan oinarrituta, hau iradokitzen, eskaintzen, gomendatzen dugu: autozainketa, osasunerako ohiturak, jarduera edo ariketa fisikoa, aisialdi eta denbora librean etxean egiteko aukera/ekintza desberdinak, gatazkak bideratzeko interbentzio espezifikoak, estresaren eta sentimendu eta emozioen kudeaketa, horien artean egonik haserrea, frustrazioa edo ziurgabetasuna.
Aldi berean, COVID-19ari buruzko informazioa ematen saiatzen gara, zalantzak argitzeko… eta ezarritako prebentzio neurriak gogorarazteko, osasunaren gaineko kontrola eta erantzukizuna handitzeko, ohitura osasungarriak hartzeko eta herritarrak garen heinean daukagun konpromisoa eta erantzukizuna barneratzeko.
Horrez gain, koordinazio sendoa daukagu gure erabiltzaileen errehabilitazio prozesuan parte hartzen duten senideekin. Errehabilitazio prozesuaren laguntzaile nagusiak direnez, aldizka deitzen diegu, laguntza profesionala eskaintzeko, ahal den heinean oraingo gehiegizko zama eta estresa eta sufritu ditzaketen gatazkak murriztea lortzeko, jarraibide zehatzak emateaz gain, konfinamendu egoera kudeatzeko.
Ingurumari hauetan, gainera, kasu bakoitzean zuzenean edo zeharka esku hartzen duten zerbitzuen eta eragile sanitarioen, soziosanitarioen eta sozialen arteko koordinazioa mantentzen jarraitzen dugu, ezinbestekoa eta inoiz baino beharrezkoagoa delako.