Planetako gainerako lekuetan bezala, Covid-19a baldintzatzen ari da Saint Benedict Menni Health Centerreko Mari Josefa Recio erakundearen jarduera asistentziala, Montrovian, Liberian. Zentroa gure Aita Menni Ospitalearen eta Liberiako hiriburuko zentroaren artean nazioarteko lankidetzarako duten We Are Like You proiektu solidarioaren emaitza da; bi zentroak Ahizpa Ospitalarien kongregazioko kideak dira.
Irailean paziente gehiago hartu ezinik jarraitzen dugu, baina errehabilitazio terapiak eta ohiko ekintzek aurrera jarraitzen dute dagoeneko gure instalazioetan dauden emakumeentzat. Zentroan familiekin egiten ziren bilerak eten egin ziren.
Une hauetan, 10 emakumek jarraitzen dute Maria Josefa Recio Unitatean, eta paziente horiekin ohiko jarduerak garatzen dira, nahiz eta batzuk bertan behera geratu diren –Unitateak eta Ahizpa Ospitalarien etxeak partekatzen duten esparrutik kanpoko paseoak–. Halere, hori ez da arazo handia, izan ere, esparrua oso zabala da eta aire zabaleko nahikoa leku dago paseoan ibiltzeko edo ariketa fisikoa egiteko. Musikoterapiako saiak egiten jarraitzen dute, eta, berez, gure emakumeek gehien disfrutatzen duten ekintza da. Musika, kantuak eta dantzak erlaxatzeko eta ongi pasatzeko balio diete. Joskintza edo eskulanak egitea dira aurrera doazen beste jardueretako batzuk. Pandemiak telazko musukoak prestatzera animatu ditu.
Lerro hauek baliatu nahi ditugu gure proiektuan kolaboratzen duen pertsona batek egiten duen lanaren berri emateko: Macarena Aspiunza, Aita Menni Ospitaleko psikologoa eta We Are Like Youko boluntarioa.
Azken 4 urteetan, ‘Makak’ hainbat aldiz bidaiatu du Liberiara, gaixotasun mentalaren tratamenduan duden ezagutza eskaintzeko, pazienteen bizi kalitatea hobetu nahiak bultzatuta. Psikologo moduan laguntzeaz gain, gureemakumeen baratze terapeutikoaren sustatzailea da, Arrasateko ospitalean dugun esperientzia arrakastatsua Monroviako auzo pobre batera eramanez. “Talderik ahulenen arreta erakunde honen balioen zuzeneko isla da”, azpimarratu du. Elkarrizketa honetan hobeto ezagutu dezakegu misio ospitalarioari egiten dion ekarpena.
Berriro ere, laguntzeko garaia da; beharrezkoa zaigu Afrikan ere pandemiaren hedapena eta ondorio suntsitzaileak geldiaraztea. Zuk ere egin dezakezu bat WALY proiektuarekin.