Kongregazioaren sorreraren urteurrena eta beste ospakizun batzuk

Beste urte batez Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarien sorreraren urteurrena ospatuko dugu Aita Menni Ospitalean.
Kongregazioaren sorreraren urteurrena eta beste ospakizun batzuk

Maiatzaren 31n 133 urte bete ziren Ciempozuelosen (Madril) Ahizpa Ospitalarien kongregazioa sortu zenetik. Hain zuzen, osasun mentaleko arazoak zituzten emakumeek aurre egin behar zieten osasun utzikeriari eta gizarte-bazterkeriari erantzuteko sortu zen. Gure zentroko erakunde titularrak gaixotasun mentala, ezintasun intelektuala eta bestelako gaixotasunak dituzten pertsonen harreran, laguntzan eta zainketa espezializatuan agertzen duen Abegikortasunaren izaera adierazten du, eta premia larrienak dituztenak dira beti lehentasuna dutenak. Garai hartan dagoeneko funtsezko bi irizpide uztartzea bilatu zuen erakundeak: karitatea eta zientzia.

Egun horretan urtero bezala zenbait pazienterekin Lurdesera erromes joan ginenez, ekitaldirik garrantzitsuenak ostegunean egin genituen.  Horrela, Eukaristia egin genuen, eta kongregazioa abian jarri zuten lehen hamar emakumeak bereziki gogorarazi genituen. Hauek izan ziren:

MARÍA JOSEFA RECIO

MARÍA ANGUSTIAS GIMENEZ

MARÍA DOLORES IBAÑEZ

RITA MORALES

ANTONIA SÁNCHEZ

EUSEBIA GÓMEZ

MARTINA ANTÍA

JOSEFA FRANQUEZA

CATALINA REBOLLAR

DOLORES MERINO

Mezan zehar haien bizitzen laburpena eta esker onezko otoitza egin ziren. Arratsalde berean, Arantxa Jaka ahizpa agustindarrak lehen ospitalaria izan zen Nazareteko Mariari buruzko hitzaldia eman zuen. Bestalde, Mariak ospitalean egindako lanaren hurbilketa egiteaz gain, Jaungoikoaren amaren bizitzari buruzko ikuspegi eguneratua ere eman zuen. Etxeko boluntario asko eta Debagoieneko hainbat parrokietako eta San Joan Jainkoarenaren anaien eta Mesedetakoen komunitateko pertsonak bertaratu ziren.

Erromesaldia Lurdesera

Eta urtero bezala, zenbait unitatetako paziente talde batek Lurdesera egindako erromesaldi diozesiarrean parte hartu zuen. Guztira, 16 paziente joan ziren erromes santutegira, eta haiekin batera Ilona Kowalska (ahizpa ospitalaria) eta Egoitz Zabala (Pastoral zerbitzuko burua) ere joan ziren.

Positibotzat jo dute esperientzia pazienteek, izan ere, pertsona berriak ezagutzeaz gain, erlijio-programan parte hartu eta Lurdes herria bisitatzeko aukera izan zuten.

Datorren ekainaren 17rako beste festa handi bat izango dugu: Aita Menni Ospitaleko Boluntarioen Festa hain zuzen. Gure artean eta zentroko beste pertsona batzuekin elkarrekin egoteko eguna izango da, eta zuek ere gonbidatuta zaudete.

Lourdes