Osasun mentala

Kognizio sozialean trabatzearen eraginkortasuna eskizofrenikoengan

David Gil izan da AMOn egindako azken saio klinikoaren protagonista, eta, bere iritziz, “behar besteko ebidentzia dago kognizio soziala eskizofreniako pazienteen ohiko tratamenduen artean sartzeko. Oraindik gehiago ikertu behar den arren, eta pazienteen eguneroko bizitzan entrenamenduaren onurak azaleratzeko gehiago ‘findu’ behar den arren”, ziurtatu du.
Kognizio sozialean trabatzearen eraginkortasuna eskizofrenikoengan

Santanderreko Ahizpa Ospitalarien psikologo kliniko David Gilek Aita Menniko profesionalei azaldu zien bere ikerketa, eskizofrenia duten pazienteak kognizio sozialean trebatzeko programa baten eraginkortasunari buruz. Bere analisiaren oinarria da azken urteotan zentro askotan garatutako azterketa bat, zeinean gure ospitaleko Psikologia Arloak parte hartu zuen. 

Kognizio soziala, etorkizuneko tratamendua?

Oraindik “gehiago ikertu behar” den arren, kognizio sozialeko adituaren iritziz, “behar besteko ebidentzia dago kognizio soziala eskizofreniako pazienteen ohiko tratamenduen artean sartzeko”. Halere, David Gilek aitortzen du “pazienteen eguneroko bizitzan entrenamenduaren onurak azaleratzeko gehiago ‘findu’ behar dela”. Adituaren arabera, esploratzeko beste eremu oso interesgarri bat irekitzen da baita ere kognizio sozialeko programak eskizofrenia edo psikosia pairatzeko arriskua duten pertsonengan aplikatzeari dagokionez, “ikusteko kognizio sozialeko trebakuntzak izaera prebentiboa eduki dezakeen”.

Arazo kognitiboen tratamenduaren inguruan interesa duten AMOko hainbat profesionalek kognizio sozialaren gaian sakontzeko aukera izan zuten, kontzeptuak definizio eta neurketa arazoak dituen arren. Saio klinikoan zehar, Santanderreko Aita Menni Ospitaleko psikologoak kognizio sozialaren hainbat tresna aztertu zituen, ebaluazio klinikoa egiteko, Scores Proiektua deskribatu zuen (Social Cognition on Rehabilitation in Schizophrenia), baita ere el Kognizio Sozialean Trebatzeko Programa ere (PECS), zeina webgunean eskuratu daitekeen, Emozioen Errekonozimendua Ebaluatzeko Proba bezala (PERE). Tresna horrek oinarrizkotzat jotzen diren sei emozioen pertzepzioa baloratzeko balio du: alaitasuna, tristezia, haserrea, harridura, beldurra eta nazka.

Kognizio sozialean trabatzearen eraginkortasuna eskizofrenikoengan

Zer da kognizio soziala?

Kognizio soziala “oso konstruktu konplexua” da, eta autore ugari saiatu dira definitzen. David Gilen arabera, definizio guztiak bat datoz honetan: 

§         Eragiketa/funtzio mentalen multzo bat da (eta esparru hauekin dute zerikusia: prozesamendu emozionala, buruaren teoria, estilo atribuzionala, pertzepzio soziala eta ezagutza soziala)

§         Interakzio sozialen baitan dago

§         Besteen e,mozioak eta asmoak ulertzea ahalbidetzen du eta ondorioz jokatzea

Prozesamendu emozionalak emozioak adierazteko, ezagutzeko eta kudeatzeko gaitasunaren aipamena egiten du. Emozioak adierazteak eta ezagutzeak esan nahi du aurpegieraren, ahotsaren eta gorpuz adierazpenaren pertzepzioa eta integrazioa. Finean, prozesamendu emozionalaren helburua emozioak egoki kudeatzea da. 

Buruaren teoria aipatzen dugunean, besteen egoera mentalak, haien asmoak edo usteak, inferitzeko trebetasunaz ari gara. 

Estilo atribuzionalak gertaera positiboak edo negatiboak nola azaltzen ditugunesplikatzen du, zer gertatzen zaigun, eta bi estilo atribuzional sortzen dira: barnekoa eta kanpokoa. Barne estilo atribuzionalak norberaren erantzukizuna areagotzen du, eta kanpo estilo atribuzionalak, berriz, besteei edo patuari (zorteari) leporatzen die gertatzen zaizkigun gauzen erantzukizuna edo errua.

Pertzepzio sozialak arau sozialak, rol sozialak eta besteekiko interakzioa gertatzen den testuingurua ezagutu eta erabiltzeari egiten dio aipamena.

PECS programa gaztelaniaz kognizio sozialean trebatzeko garatu den lehen programa da, eskizofrenia duten pazienteekin lantzeko, eta lau esparru horiek lantzen dituzten 12 saioz osatuta dago. 

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Kognizio soziala eta eskizofrenia

Zein dira eskizofreniaren berezko eta ohiko narriadura erakusten duten eremu kognitiboak? Gaur egun, zazpi aitortzen dira, horien artean kognizio soziala:

1.         Prozesatzeko abiadura

2.         Arreta eta zaintza

3.         Memoria eta hitzezko ikaskuntza

4.         Memoria eta begizko ikaskuntza

5.         Memoria operatiboa

6.         Arrazonamendua eta arazoen konponketa

7.         Kognizio soziala

Azterketa ugarik erakutsi dute, kontroleko populazioarekin alderatuta, eskizofrenia duten pazienteek errendimendu okerragoa aurkezten dutela kognizio sozialaren eremuak baloratzen dituzten probetan. Gabezia horiek arrisku handiko subjektuetan agertzen dira, lehen agerraldia izan duten pazienteengan eta lehen graduko senideengan, eta konstante mantentzen dira gaixotasunean zehar; arrazoi horregatik, eskizofreniarako zaurgarritasunaren markagailutzat hartzen dira.

Halaber, erakutsi dute harreman sendoa dutela funtzionamendu psikosozialarekin, are funtzionamendu kognitiboarekin edo sintomatologiarekin baino sendoagoa.

Kognizio sozialaren ebaluazioa

Oro har, aurpegia ezagutzeko proba guztiek Ekmanek zehaztutako oinarrizko sei emozioak erabiltzen dituzte edo horietan oinarritzen dira. Probak errekonozimendu probetan (gehien erabiltzen direnak dira) edo diskriminazio probetan sailkatu daitezke.

Kognizio soziala baloratzen dute probek bi arazo izan ohi dituzte: datuak falta dira propietate psikometrikoei buruz, eta ez dute balio ekologikoa izaten, nahiz eta gero eta azterketa gehiago dagoen bi arazo horiek arindu nahian.

1.         Prozesamendu emozionala: proba gehienak emozioen aurpegiko errekonozimenduan zentratu dira.

2.         Buruaren teoria: oro har, egoera laburrak aurkezten dituzten probak izaten dira, hitz-erdiak, ironiak, gezurrak, txantxak edo hanka sartzeak ulertzen diren baloratzeko.

3.         Estilo atribuzionala: proba hauek aurkezten dituzten egoeretan parte hartzaileei eskatzen zaie egoera hori zergatik gertatu den azaltzeko, barruko edo kanpoko kausak dituen, eta kausa horiek egonkorrak diren.

4.         Pertzepzio soziala: probek adierazpen ez berbalaren ulermena edo egoera sozialen ulermena baloratzen dute.

Kognizio sozialean trabatzearen eraginkortasuna eskizofrenikoengan

Kognizio sozialean trebatzeko programak

Hiru programa mota bereiz daitezke, helburuen arabera:

1.         Diana programak. KSaren eremu bakar baten trebakuntzan zentratzen dira.

2.         Programa integratzaileak, KSaren eremu baino gehiago hartzen dutenak.

3.         Espektro zabaleko interbentzioak. KSaren trebakuntza eta errehabilitazio kognitiboaren trebakuntza uztartzen dituzte.

SCORES Proiektua KSko interbentzio probak eta programak baliozkotu eta garatzeko helburuarekin sortu da. 25 zentrok parte hartu dute, 229 laguneko lagin batekin.

PECS (Kognizio Sozialeko Trebakuntza Programa) berraztertu egin da, interbentzioaren denbora murrizteko. 12 saio utzi dira eta azken modulua kendu egin da.

PECS programa programa integratzaileen multzoan sartzen da, eta gaztelaniaz kognizio sozialean trebatzeko garatu den lehen programa da, eskizofrenia duten pazienteekin lantzeko; aipatutako lau atalak lantzen dituzten 12 saioz osatuta dago.

Ondorioak:

Badirudi PECS programa eraginkorra dela kognizio soziala hobetzeari dagokionez, izan ere, taldeko pazienteek hauek hobetu dituzte:

•           Tristezia, haserre, harridura eta beldur emozioak errekonozitzea.

•           Buruaren teoria, zehazki, hitz-erdiak eta hanka sartzeak ulertzeko ahalmena. Egoera emozionalen ulermena ere hobetzen da.

•           Estilo atribuzionala egoera positiboetarako: barne atribuzio egonkorrak areagotzen dira.

Funtzionamendu sozialeko neurriei dagokienez:

Ez da hobekuntzarik hauteman talde esperimentaleko pazienteen funtzionamendu sozialean ezta bizitza kalitatean ere.

Azalpena: daitekeena 3 hilabeteko entrenamendu bat nahikoa ez izatea arlo horietan aldaketak hautemateko.

Sintomatologiako neurriei dagokienez:

Bi taldeak hobetu egin dira sintomatologia orokorrean.

Azalpena: daitekeena da hobekuntzaren oinarria bi taldeekin egiten den interbentzioa izatea, izan ere, gehienak errehabilitazio psikosozialera joaten diren pazienteak dira.