Kirolaren onurak garuneko kaltea duten pertsonentzat. ADAM sortzearen zergatik
ARRAZOI ASKO DAUDE AITA MENNIK SORTUTAKOA BEZALAKO ERAKUNDE BAT BEHARREZKOA EGITEN DUTENAK, HGK DUTEN PERTSONEK KIROLA ERREGULARTASUNEZ EGIN DEZATEN
2013ko apirilean ofizialki sortu zen ADAM, Aita Menni Kirol Elkartea; garuneko kaltea zuten pertsonen artean kirola sustatzen zuen erakunde bat sortu behar zen. Zenbait hilabete geroago, Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kalterako Zerbitzuko profesionalentzat argi daude kirola egiteak jatorri neurologikoko desgaitasuna duten pertsonengan dituen onurak. Hala ere, Jorge Olmo fisioterapeutak berrikusi nahi izan ditu.
Gure aditua pertsona guztiek “inolako diskriminaziorik gabe”kirola egiteko duten eskubideari buruzko gogoetak egiten hasi da. Izan ere, honela dio Olinpismoaren Funtsezko Printzipioetako batek: “pertsona orok kirola egiteko aukera izan behar du”. Jorge Olmok gogoratu du 1960. urtetik (Roma) 14 Joko Paralinpiko bakarrik egin direla. Beraz, argi dago oraindik bide handia dagoela egiteko kirol inklusiboan. Are gehiago haren berezitasunengatik, desgaitasun neurologikoa duten pertsonen kirolean.
Garuneko kalteak ondorio fisiko, psikiko eta sentsorialez gain, nahasmendu emozionalak ere dakartza. Errehabilitazio-aldia amaituta, desgaitasuna duten pertsona askok gizarteratzeko erronkari aurre egin behar diote. Beharrezkoa den jarduera fisikoari jarraitutasuna emateko, pertsonaren ezaugarri berrietara egokitzeko eta aisialdirako eta gizarte-harremanetarako aukerak izateko moduetako bat kirol egokitua da. Aita Menni Garuneko Kalteko Zerbitzuak, kirola egiteak dituen onurez eta HGK duten pertsonek kirol klubetako jardueretan parte hartzeko zituzten zailtasunez jabetuta –desgaitasun fisiko eta organikoa, ikusmen desgaitasuna, desgaitasun intelektuala eta bestelakoak dituztenak- ADAM proiektua hastea eta Euskal Herriko Kirol Elkarteen Erregistroan izena ematea eskatzea erabaki zuten, eragindako pertsonen beharrak jaso zitzaten.
Kirol egokitua erregulartasunez egitea
ADAMen helburua, beraz, garuneko kaltea eta jatorri neurologikoa duten bestelako desgaitasunak dituzten pertsonen artean kirol egokitua sustatzea eta garatzea da. Horrela, eguneko zentroetan HGK zuten pertsona-taldeak sortzen hasi ziren. Kirola egiten dute (oraingoz, boccia, txirrindularitza eta igeriketa) eta erregulartasunez entrenatzen dute. Taldeko aitzindari gisa aipatu behar dira jarduera fisiko eta kirol-jarduerak, eta kirolaren inguruko tailerrak -boccia, mahai-tenisa, voley, txirrindularitza, uretako jarduerak, mendi-ibiliak, slaloma, jaurtitzeko jokoak (dardoak, bola-jokoa, ringo)-, duela zenbait urtetatik eguneko zentroetan egiten direnak, fase kronikoan (ondorioena) garatzen den errehabilitazio-prozesuari jarraitutasuna emateko. Jarduera horiek beren ahalmen fisiko eta kognitiboa garatzen laguntzen diete parte-hartzaileei.
Kirol bat egokitua dela diogu pertsonaren gaitasunak kontuan hartzen dituzten aldaketak barne hartzen dituenean, kirola egiteak dituen onurez gozatzeko helburuarekin. Kirol egokitua egin dezakete gutxienezko % 33ko desgaitasun-ziurtagiria duten kirolariek. Bestalde, kirol eremuek irisgarriak izan behar dute, eta desgaitasun fisiko edota sentsorialak dituzten pertsonentzat beharrezkoak diren egokitzapenak izan behar dituzte.
Egoera fisikoa, psikikoa eta gizarte-harremanak hobetzen ditu
Duela hamarkada batzuk dakigu kirolak errehabilitatzeko balio dezakeela. Terapia fisikoak eta kirol terapiak pertsonen osasuna eta gaitasunak hobetzen ditu. Onura fisiko, psikiko eta sozialak ekartzen ditu. Hainbat aditurentzat, jarduera fisikoek eta kirol-jarduerek arazo fisiko eta fisiologikoak arin ditzakete, eta norberarenganako konfiantza eta autonomia handitzen dituzte.
ADAM sortzea urrats handia izan da, hala ere, HGK duten pertsona askok oraindik ezin dute txapelketa ofizialetan parte hartu. Zergatik? Oraindik HGKrako federaziorik ez dagoelako eta desgaitasunen bat duten pertsonen kirol-federazioek eta sailkapen ofizialek ez duten kontuan hartzen haien eragin orokorra (urritasun kognitiboak, fisikoak eta emozionalak). Horrek, frustrazioa eta uztea ekartzen ditu.
HGK duten pertsonen kasuan jarduera fisikoak eta kirol jarduerak proposa daitezke fase azpiakutuan edota fase kronikoan. Maila motorrean, kognitiboan, jokabidean eta emozioetan onurak bilatzen dira. Izan ere:
o Gaitasun fisikoa garatzen laguntzen dute.
o Bigarren mailako iktusa prebenitzen laguntzen dute, esaterako kolesterol mailak, glukosa eta arteria-presioa erregulatuz mugikortasunaren galeraren ondoren.
o Maila psikologikoan, auto-kontzeptua hobetzen du, autoestimua, norberaren mugen ezagutzea, arreta, oroimena, kontzentrazioa eta depresioaren ondorioak.
o Gizarte-mailan nabarmentzen da: sozializazioa, parte-hartzea, ikasketa eta arauen errespetua, kideen arteko laguntzaren garapena.
o Aisialdiaz gozatzeko aukera ematen du, eta behar ludikoak asetzen ditu.
Hainbat maila eta kirol gaitasunen arabera
“Parte-hartzaile guztiak beraien gaitasun motor, zentzumen-gaitasun, gaitasun kognitibo, jokabide-gaitasun eta pertzepzio-gaitasunen arabera ebaluatu behar dira haien kirol-maila eta zer kirol egingo duten zehazteko“, argitu du Jorge Olmok. Jarduera fisiko eta kirol-jardueretan lan eta jarduera funtzionaletarako ikasketa motorra, mugimenduen koordinazioa, oreka edo ibiltzea lantzen dira. Honetarako helburuak bilatzen dira:
o Arazo anatomo-fisiologikoak orekatzeko.
o Gaitasun fisiko eta motorrak garatzeko edo sustatzeko.
o Pertzepzio gaitasunak eta motorrak garatzeko edo sustatzeko.
Denboraldi honetan, erregulartasunez entrenatzen duten kirolarietako batzuk boccia txapelketetara joaten dira (Autonomia artekoa Iparraldeko eremua eta Nazionala, sailkatu badira) eta Bizkaiko Igeriketa Txapelketa. Eguraldi ona datorrenean, lehiatzen ari diren kirolez gain, ADAM elkarteko neska-mutilek Bilboko itsasadarrean egingo den piraguismo egokitutako tailerren, Laidako hondartzako surf egokituko tailerrean, Galdamesko Bide berdetik egindako txirrindularitza tailerrean eta Serantes mendirako irteeran parte hartu ahal izango dute.
Proiektuan laguntzea
ADAM epe luzerako proiektua da, eta babesen eta enpresen eta Aita Menni Ospitalearen ekarpenen bidez jarraitzen du aurrera. Halaber, gure kirolarien elastikoak erosten ere lagun daiteke. Bestalde, Liberiako osasun mentaleko “We are like you” proiekturako ekarpenak egin daitezke. Elastiko bakoitzak balio dituen 35 euroetatik 15 euro bi proiektu horiek finantzatzeko erabiliko dira, eta gainontzeko 20 euroak jantziaren kostuari dagozkio. Elastikoen neurri hauek eros daitezke: S-M-L-XL-XXL. Erosteko Amaia Jauregirekin jarri behar da harremanetan, [email protected] helbide elektronikoaren bidez edo 943 794 411 telefonora deituz.