Egonaldi Ertaineko Unitatea 2015. unitatean. Balantzea argitaratu dugu

Sarrera kopurua handitua da, pazienteen batez besteko egonaldi denbora murriztu da eta etxera joaten diren alten ehunekoak berdin jarraitzen du. Zerbitzuak zenbait hiletako ospitaleratzea behar duten gaixotasun mentaleko pertsonak artatzen ditu.
eu/berriak/egonaldi-ertaineko-unitatea-2015.-unitatean.-10171.html

Egonaldi Ertaineko Unitateak (EEU) laguntza sanitarioa ematen die inguru anbulatorioan osatzeko zailtasunak dituzten eta zenbait hiletan ospitaleratuta egon behar duten gaixotasun mentaleko pertsonei. Aita Menni Ospitalea gaixotasun mentala, adimen atzeratasuna eta gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonen tratamenduan eta zainketan espezializatuta dago. 

Zifrek erakusten dute EEUk bizitasuna nabarmen berreskuratu duela. Horren erakusgarria dugu 2013. urtean 38 ospitaleratze izan genituela eta azken bi urteetan 59 eta 69 hurrenez hurren.  Altei dagokienez, 2012. eta 2013. urteetan 42 eta 40 izan genituen; 2014. eta 2015. urteetan, berriz, 57 eta 66, hurrenez hurren.

EEUren altaren unean, pazienteak beren etxera itzultzen dira kasu gehienetan (% 70). Gainerakoak, baliabide soziosanitario, sozial edo ospitale bereko beste unitate batzuetara bideratzen dira.

Erkidegotik (46 paziente) – Osasun Mentaleko Zentroen bidez (OMZ)- edo Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria Zerbitzutik etorritako paziente psikiatrikoek hartzen dute EEUn tratamendua. Gertakari akutuak (15 paziente) dira batik bat, eta normalean 2 edo 3 aste egoten dira bertan.

Egonaldi Ertaineko Unitatea 2015. unitatean. Balantzea argitaratu dugu

EEUk % 95etik gorako okupazio-indizeak izan ditu, nahiz eta aurreko urtearen aldean batez besteko egonaldia murriztu. Egonaldien murrizketa kalitatearen adierazlea da, eta Osasunak ezarri duen helburuetako bat. Alta hartzean pazienteen % 70 itzuli ziren etxera, Osasunak ezarritako helburuaren gainetik, % 5ean.

Nondik etortzen dira pazienteak?

Tradizioz pazienteen erdia Donostia Ospitaletik zetorren, eta beste erdia, Osasun Mentaleko Zentroek aginduta sartzen zen. Proportzio hori aldatuz joan da eta gero eta paziente gehiago heltzen dira erkidegotik OMZen bidez. Osasun Mentaleko Zentroetatik sarreren % 70,77 etorri zen 2015. urtean, eta % 23 Donostia Ospitaletik.

Osasun Mentaleko Zentro hauek izan dira 2015. urtean beren pazienteak gure zentrora bidali dituztenak (kopuru handienetik txikienera):  Eibar, Errenteria, Beasain eta Arrasate.

Egonaldi Ertaineko Unitatea 2015. unitatean. Balantzea argitaratu dugu

Arreta gaixotasun mental mota desberdinei

Depresioa, antsietatea eta gogo-aldartearen bestelako nahasteak, alkohol abusuarekin zerikusia duten arazoak, nortasun arazoak…EEU gero eta arazo mental gehiagori erantzuten die, eskizofrenia ez direnak, eta oso patologia desberdinen artean banatzen direnak. Tratamendu programa bereiziak eskatzen dituzten hainbat nahasmendu mentalei buruz ari gara.

Gure paziente gehienak arazo psikotikoengatik sartzen dira. Izan ere, duela urte batzuk arte, eskizofrenia zuen pazienteen ehunekoa sarrera guztien erdia baino handiagoa zen (2013: % 62; 2014: % 51; 2015: % 48). Hala ere, pixkanaka gero eta arazo mental gehiago heltzen ari da ospitalera. Gaur egun, nahasmendu horien batura psikosia duen paziente kopurua baino handiagoa da.

Egonaldi Ertaineko Unitatea 2015. unitatean. Balantzea argitaratu dugu

Gurea bezalako ospitale batean bi sexuetako pazienteak artatzen dira, nahiz eta duela mende baino gehiago emakumeentzat bakarrik sortu. Datuen arabera, EEUn artatutako pazienteen % 64 gizonak izan ziren iaz.

Azkenik, EEUren balantzean egonaldi ertaineko pazienteek ospitaleko jarduera eta tailerretan duten parte-hartze aktiboa nabarmentzen da, batik bat industria-tailerrean eta  barazkigintzakoan. Urtean zehar 70 pazientek parte hartu zuten ospitaleko tailerretan.