Adineko pertsona
Kirol Dantzako Txapelketa Nazionalean
Azaroaren 28 eta 29an Doris Palao Kirol Konpainiak antolatutako Kirol Dantzako Txapelketa Nazionala izan zen La Casilla Pabiloian.
Hirugarren aldia zen proba hau Bizkaiko hiriburuan egiten zena, eta iaz bezala, Txurdinagabarri Egoitzako talde bat han izan ginen ikuskizunaz gozatzeko.
Dantzarien jantziak asko gustatu zitzaizkigun; baita pertsona guztien dotoretasuna ere. Harrigarria zen nola mugitzen ziren senior nahiz gazteen kategorietako parte-hartzaileak. Ezin genion txalotzeari utzi. Hain eroso geunden ez genuela nahi etxera bueltatu.
Datorren urtean berriro itzuli nahi dugu.