Adineko pertsona
Kirol Dantzako Espainiako Txapelketa ikustera joan ginen
Txurdinagabarri Egoitzako egoiliar- eta zaintzaile-talde bat Kirol Dantzako Espainiako Txapelketa ikustera joan ginen azaroaren 30an. Bilbon egiten zen bigarren aldia zen.
Txapelketa La Casillako kiroldegian izan zen eta oso bestelako adinetako 150 bikotek parte hartu zuten. Hainbat estilo dantzatu zituzten; maila handiarekin gainera.
Dantzari guztiak dotore zeuden jantzita, eta partaideak baloratzen zituzten epaimahaikideak ere bai.
Gure taldeko pertsona batzuk gurpil-aulkian zihoazenez, ia pistan bertan kokatzeko aukera izan genuen, eta handik ez genuen galdu partaideen saioen xehetasunik bat ere ez.