Adineko pertsona

Karaoke arratsaldea Villabonako Santiago Egoitzan

Karaoke en la Residencia de ancianos Santiago de Villabona

Villabonako adinduentzako Santiago Egoitzan karaoke saio bat ospatu genuen abuztuaren erdialdean, Nagusilaneko Luis Larrearen eskutik.

Nagusilan erretiratuen elkarte bat da, boluntario lanak egiten dituena adineko pertsonekin, eta, tarteka, gure egoitza eta Txurdinagabarri egoitza bisitatzen dituzte, gure adinduekin ekintzak egiteko, hala nola beraien abesbatzen kontzertuak, gitarra emanaldiak edo antzerki eta dantza ikuskizunak.

Udan egonik ere, eguraldiak ez zuen asko laguntzen aire zabaleko ekintzak egiteko, eta, ondorioz, arratsalde ezin hobea zen zentroko gela balioaniztunera biltzeko, ilun-ilun jarri, eta Luisek hautatutako irudi eta letrekin disfrutatzeko, arratsaldean kantuan emateko eta, are gehiago, garai bateko abestien erritmoan dantzatzeko.

Pantailatik igaro ziren Maria Dolores Pradera, Manolo Escobar, tuna, Mikel Laboa eta beste hainbat eta hainbat, eta gure aitona-amonek beren ahotsekin osatu zituzten haien kantuak.

 

Karaoke arratsaldea Villabonako Santiago Egoitzan Karaoke arratsaldea Villabonako Santiago Egoitzan