Joan den otsailaren 4an, Santa Ageda egunaren bezperan, paziente talde batek, begiraleek lagunduta, Arrasateko Aita Menni Ospitaleko unitateak bisitatu zituzten, tradizio handiko egn hori alaitu eta ospatzeko. Arrazoi hori tarteko, ohiko kantuak interpretatu zituzten, makila tipikoekin lurra joz ateratzen den soinuarekin lagunduta.
Sana Ageda jaiaren inguruko abesbatzen bilkurak bizirik dirau, herri agerraldi moduan, Gipuzkoako herri gehienetan. Santa Ageda, Agata edo Gadea ere deitua, Palermon jaio zen, eta birjina eta martiri hil zen Catanian, 251. urte inguruan (bi herriak Italia hegoaldean daude).
Antzinako tradizioak erroak mantentzen ditu Arrasaten, eta bi sexuetako gazteek (lehen bakarrik gizonen erritua zen), eskuetan makila dutela erritmoa eramateko, etxeak eta baserriak korritzen dituzte, ‘eskean’ alaitsu. Garai batean, baserrietan, janaria ematen zieten abestera joaten zirenei, eta gero Arrasateko ospitale zaharrera eramaten zuten. Gaur egun, ohitura da ‘poltserua’ pasatzea eta, janaria jaso ordez, dirua biltzea, ondoren Caritasi emateko.
90eko hamarkadaren amaieraz geroztik, Arrasateko abesbatza gure ospitaleraino hurbiltzen da Santa Ageda bezperako ohiko kantuekin alaitzera, eta ‘poltserua’ ere pasatzen da, ospitaleak borondatez egiten duen emaitza jasotzera, ondoren Caritasi emateko.
Santa Ageda egunaren hurrengo larunbatean, Gesalibar auzoko abesbatzak ere parte hartzen du Arrasateko Aita Menni Ospitalean, han egoten diren pazienteei, senideei eta langileei koplak kantatzeko.
Goiza kantu betean eman ondoren, arratsaldean merendola eder bat izan zuten, musika on batez lagunduta, eta dantza eta guzti. Merienda ahizpa Montse Esparzak eskaini zuen, Arrasateko Aita Menni Ospitaleko ama nagusiak, Gabonetako jangelen apainketako lehiaketan parte hartu zuten unitateentzat, egindako lana aitortzeko.
Pazienteek esker ona helarazi ziguten, eta ederto gozatu zuten musikarekin eta dantzarekin.