Kalte zerebrala

Kalte Zerebralaren 2017ko Eguna, ospatzeko eta sentsibilizatzeko eguna

Kalte Zerebralaren 2017ko Eguna, ospatzeko eta sentsibilizatzeko eguna

euskadin 19.000 lagun baino gehiago bizi dira HKZ-rekin. AITA MENNIk ospakizun ekitaldietan parte hartzera gonbidatu du, “salbatutako bizi batek bizitzea merezi duelako”.

Beste urte batez, urriaren 26arekin, Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna ospatuko dugu. Aita Menni Ospitaleko Hartutako Kalte Zerebralaren Zerbitzuak –sortu zenetik 25. urteurrenaospatzen ari da– bat egin du eragindako pertsona eta familiek eta erakunde publikoek sustatutako ekitaldiekin.Berriro ere, Kalte Zerebralaren Espainiako Federazioak aukeratutako lema izan da  “Salbatutako biziak bizitzea merezi du”, eta hori izango da sentsibilizazio jardunaldiaren protagonista.

Kalte zerebralaren kausa nagusiak dira iktusak eta traumatismo kraneoentzefalikoa, eta horien kausa, halaber, trafiko istripuak dira, nahiz eta lanekoak eta kirolekoak ere badauden.Euskadin, gaur egun, 19.000 lagunek baino gehiagok dute ezintasuna HKZgatik.Kalte zerebral baten ondorioak askotarikoak dira, eta, larritasunaren eta eragindako aldearen arabera, arazoak egon daitezke mugikortasunean, komunikazio arazoak, gabezia kognitiboak eta alterazio emozionalak edo portaerakoak.Ondorioen konbinazioak galarazi egiten du eguneroko bizitzako oinarrizko jardueraren bat egitea kasuen %60tan, eta ezintasun larria edo erabatekoa %45etan.

cartel DIA DCA CAS baja

Bizkaian, ospakizuna urriaren 26an bertan egingo da.Oraingoan aukeratu den hiria Barakaldo izan da, eta antolakuntzan jardun dute Bizkaiko Foru Aldundiak,  Gizarte Laguntzako Foru Institutuaren bitartez, eta Barakaldoko Udalak .Gizarte Ekintzako foru diputatu Isabel Sanchez Roblesek aurkeztu zuen programa, ondoan zituela Barakaldoko alkate Amaia del Campo eta Bizkaiko Hartutako Kalte Zerebraleko Elkarteko lehendakari (ATECE) Jose Luis Esteban.

Isabel Sanchez Roblesek nabarmendu zuen beharrezkoa dela sentsibilizazio ekintzak bultzatzea, hartutako kalte zerebrala duten pertsonen errealitatea ezagutarazteko, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren konpromisoa berretsi zuen bizi proiektu guztiak errealitate egiteko. “Dibertsitate funtzionalaren balioa agerian jarri behar da, eta Bizkai inklusibo baten alde egin, zeinean proiektu guztiak sartuko diren, gaitasunak gorabehera”, adierazi zuen.Ildo berean mintzatu zen ATECE Bizkaiko lehendakaria. Jose Luis Estebanek esan zuenez, Hartutako Kalte Zerebralaren eguna “aukera bat da sentsibilizazio sozialean aurrera egiteko egiten dugun lan horren guztiaren balioa agerian jartzeko eta laguntzak batzeko, urrutirako iristeko”. Barakaldoko alkatea pozik agertu zen aurten bere hiriak hartuko dituelako Hartutako Kalte zerebralaren Eguneko ekitaldiak, eta adierazi zuen konbentziturik dagoela barakaldarrek deiari erantzungo diotelako: “Barakaldo busti egiten den herria da, kalea irten eta hau bezalako egitasmo inklusiboak babesten dituen herria”, azpimarratu zuen.

26an, topaketa Barakaldo Antzokian

Hartutako Kalte Zerebralaren Eguneko ekitaldian Barakaldoko bi gunetan garatuko dira:goizean, Herriko Plazan, eta arratsaldean Barakaldo Antzokian, non ATECE Bizkaiak Hirugarren Topaketa Solidarioa antolatu duen.HKZko aditu profesionalen mintzaldiez gain, horien artean egongo direlarik Jose Ignacio Quemada, Kalte zerebraleko Menni Sareko zuzendaria, Rocio Garcia doktorea, Gorlizko Ospitaleko neurologoa, eta Fernando Lazaro Perlado, Gorliz, Galdakao eta Indautxu ospitaleetako neuropsikiatra, ekitaldian modu desinteresatuan parte hartuko dute ‘Travellin´Brothers’ blues bandak (Europako 2015ko blues bandarik onena eta finalista munduko 8 onenen artean), Sol Maguna aktorea eta Oliver & Eva magoa.Topaketan, halaber, hartutako kalte zerebrala duten lagunen kolektiboko ordezkaritza zabala elkartuko da, Bizkaian HKZri lotutako eragile guztiekin batera.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Sarrera librea izango da lekuak bete arte, baina antolakuntzak jende guztia animatzen du laguntzera, 10 euroko sarrera solidario bat erosiz, zeinarekin eserlekua erreserbatu daitekeen.0 Ilarako ekarpena ere egin daiteke, 5 euroren truke, sarrera erreserbatu gabe.Sarrerak eta ekarpenak ATECE Bizkaiaren webgunean eros daitezke

Gizarte Ekintzako sailak eta IFASek goiza girotzeko antolatu dituzten ekintzen artean, bertaratzen diren lagunek kirol jarduera egokituez gozatu ahal izango dute.Horretarako, Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioaren lankidetza izango da, txirrindularitza, boccia eta mahaiko tenisaren diziplinetan, eta Bidaideak Bilbao BSR aulki gurpilduneko saskibaloi taldeko kideak ere bertan izango dira, saski eramangarri batekin.Eguerdian, hartutako kalte zerebrala izanik Diputazioaren Bekoetxe (Bilbo) eta Lurgorri (Gernika) eguneko zentroetako erabiltzaileak diren kideek komunikatu bat irakurriko dute, egunaren lemarekin, “Salbatutako biziak bizitzea merezi du”. Sokole taldeak emandako perkusio afrikarreko tailer batekin amaituko da goizeko egitaraua.

25ean, hitzordua Donostiako San Bizente elizan

Urriaren 25ean, berriro ere, gaixoekin eta haien familiekin eta erakundeekin batera, Aita Mennik sentsibilizazioari eta hausnarketari eskainitako egun hau sustatu du.Aurten ere, Aita Menniko Hartutako Kalte Zerebraleko Zuatzuko Eguneko Zentroko erabiltzaileak eta Aita Menniko profesionalak Donostiako San Bizente elizan elkartuko gara, eguna behar bezala ospatzeko.Hitzordua 18:00etan izango da, Gipuzkoako kalte zerebraleko familia eta kaltetutakoen ATECE Gipuzkoarekin batera antolatuta; bere lehendakaria Jose Manuel Amador da, Kantakidetza Abesbatzako kidea, eta koruak eguna girotuko du, musika programa aukeratu batekin.

 

Día-DCA-Gipuzkoa-2017