Kalte zerebrala

Nikaraguako eguneko zentro bateko erabiltzaileek gurea bisitatu dute Arrasaten

Arrasateko Musakolan dugun Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroak oso bisita berezia hartu zuen: Nikaraguako Diriambako eguneko zentroko hiru erabiltzaile gu eta gure zentroa ezagutzeko parada izan zuten ‘Aktibo Mundu Solidario baten alde’ ekimenari esker. Topaketak are gehiago estutzen ditu duela sei urtetik garapenerako gobernuz kanpoko erakunde horrekin ditugun loturak.
Nikaraguako eguneko zentro bateko erabiltzaileek gurea bisitatu dute Arrasaten

Osteguna oso egun hunkigarria izan zen Arrasateko Musakolan dugun Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroan (Gipuzkoa). Oso bisita berezia izan genuen. Diriamba udalerriko (Carazo departamendua, Nikaragua) eguneko zentroko hiru erabiltzaile etorri ziren gu ikustera.

Bisita Aktibo Mundu Solidario baten alde (AMS) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeari esker izan zen posible. GGKE horrek Diriambako emakume eta gizonekin lan egiten du, horien artean altzariak egiten dituzten artisauak, desgaitasuna duten pertsonekin eta haien senideekin, eta garapenerako eragile izateko prestatzen ari diren gazteekin.

Duela sei urtetik, Aita Mennik Musakolan duen HKZ Eguneko Zentroan GKE horrekin lankidetzan aritzeko zorte handia dugu.gure  Isabel, AMSko kidea, 2019an etorri zen gure zentrora, Nikaraguan garatzen ari ziren proiektuak azaltzera. Harrezkero, argi eduki genuen gure hondar alea jarri nahi genuela. Horregatik, urtero Gabonetako saskiak egiten hasi ginen, erakunde horrek zozketak antolatuz banatzeko eta, horrela, bere proiektuetarako dirua biltzeko.

Eta orain arte…

“Pozten gaitu Nikaraguako gure “compi”ei aurpegia jartzeak, hain une polita igaro izanak eta elkar gehiago ezagutzeak. Goiz zoragarria izan zen!”, esan digu Musakolatik Leire Zelaia terapeuta okupazionalak.

AMSri buruz

AMSk 22 urte darama lankidetzan eta hezkuntza arloan eraldaketa sozialerako lanean, mundu baten alde eginez, non dibertsitateak aberastasuna dakarren, eta modu transbertsalean lan eginez, genero perspektibatik eta ingurumenaren errespetutik. Erakundea Nikaraguan lanean aritu zen pertsona talde baten ekimenez sortu zen, Diriamban lehentasun handieneko premiak detektatu ondoren, eta bere borrokaren helburua da gizarteko sektore zaurgarriak duintzea, dibertsitate funtzionala duten pertsonei tresnak emanez, prestakuntzaren bitartez, egiazki gizarteratzeko eta laneratzeko.