Julian Iantzi telebistako aurkezlea Irungo EPSZn izan da
EPSZetan egunean egotea eta gure inguruan zer gertatzen den jakitea gustatzen zaigu. Horregatik zentroan edozein motatako pertsonak hartzea ere gustatzen zaigu, haiekin hitz egiteko eta beraien munduaren berri izateko. Gehien espero genuen bisitetako bat EITBko eta Antena 3ko aurkezlea den Julian Iantzirena zen. Irailaren 11n Irunen daukagun zentrora etorri zen.
Bisitaren hasieran erabiltzaileek galderak egin zizkioten, eta eguneko protagonista lasai egon zen, giro atsegin eta lasaian. Dagoeneko elkarrizketan murgildu geundela, “Conquistador del fin del mundu” saioaren anekdotekin gozatu genuen. Dagoeneko 17 edizio daramatza saio horrek. Aconcaguarako igoerari buruz ere hitz egin zigun. Han, mendiko gaitza dela-eta ia bertan behera utzi behar izan zuen, baina nafar ona gisa, mendiari irabaztea lortu zuen.
Arlo pertsonalari dagokionez, Estatuko kateetan hainbat programa eskaini dizkiotela esan zuen, eta Ana Rosa Quintanaren Tele 5 kanaleko casting-proba guztiak gainditu zituela, baina azkenean uko egin ziola, ezin zituelako bateratu lan-bizitza eta familia-bizitza.
Bisitaren amaieran, erabiltzaileok eta langileok eskerrak eman genizkion Julian tarte hori gurekin emateagatik, askok ez genuelako ezagutzen bere arlo pertsonal hori.
Zentrotik bere borondatea eta berarekin gozatzeko gauzak hain erraz jartzea eskertu nahi dizkiogu. Eskerrik asko!. Telebistatik ikusiko zaituztegu.