Joxe Miel Barandiaraneko adinekoek Durangoko Irakurketa Errazaren Klubean parte hartzen dute
Joxe Miel Barandiaraneko egoiliarrak eta bertako Eguneko Zentroko erabiltzaileak Irakurketa Errazaren Klubean parte hartzen hasi dira, Udaleko Adinduentzako Sailak Bizenta Mogel Liburutegian antolatuta.
Irakurketa Klubaren jarduera da lagun talde bat aldizka elkartzen direla liburu bat irakurtzeko eta hitz egiteko, baina, kasu honetan, erailtzen den liburua “errazago irakurtzeko” formatu batean dago: testurako esaldi eta hitz samurrak erabiltzen dira, letraren neurria ohikoa baino handiagoa da eta testuen distribuzioak irakurketa errazten du.
Horrelako liburuak irakurtzean ulermen arazoak dituzten pertsonei zuzenduta daude. Irakurtzean ulermenean egon daitezkeen arazoak askotarikoak dira: aldi baterakoak izan daitezke (ez duelako hizkuntza ezagutzen, praktika gutxi duelako…) edo gaixotasun bategatik edo alfabetatze eskas bategatik izan daitezke.
Ekintza astelehenetan egiten da, 10:30etik 11:30era, eta irakurketaren demokraziaren irizpideei jarraitzen die: Irakurtzeko aukera behar sozial eta eskubide bat da, plazera izateaz gain.
Irakurtzen ari garen liburuaren izenburua da “Siete días en el lago”, eta egilea Nuria Marti Constans da. Liburua asko gustatzen ari zaigu; gazte batzuen arteko maitasun istorio bat kontatzen du, eta Banyolesko lakuan, Katalunian gertatzen da.