Joxe Miel Barandiaran zentroko egoiliarrak Nagusi Azokan egon dira
Joxe Miel Barandiarán zentroko zenbait egoiliar Nagusi Azokan izan ziren urriaren 17an, Barakaldoko BEC zentroan. Erakunde publikoek eta elkarte eta erakunde pribatuek adinekoei eta haien senide eta zaintzaileei berariaz eskaintzen dizkieten produktuak eta zerbitzuak erakusten dituen azoka da Nagusi.
Bigarren urtea zen Joxe Miel Barandiaran zentrotik irteera hori egiten zela, batik bat laguntza-talde baten laguntzari esker, BEC zentroan eman genuen denbora osoan gurekin egon zelako. Egia esan, primeran pasatu genuen.
Zenbait jardueretan parte hartzeko aukera izan genuen, eta gehien gustatu zitzaigunetako bat Barakaldoko Orfeoiaren saioa izan ere, berriro elkar aurkitzeko aukera izan zuten batzuek.
Deigarri gertatu zitzaizkigun gailu informatikoak zituen stand bat (zenbait tablet erabili genituen), perretxikoen eta onddoen inguruko erakusketa (mikroskopio bat erabili genuen) eta beste tailer eta jarduera dibertigarri batzuk.
Espero dugu datorren urtean berriro joatea!