Joxe Miel Barandiaran Egoitzaren Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerra amaitu da
(Fotografía: Federación Española de Asociaciones de Futbolistas Veteranos)
Joan den abenduaren 1ean Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FEAFV) eta Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE) Bilboko Athleticeko Jokalari ohien Elkartearekin zentroan azken hiru hiletan egin den Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerraren azken saioa izan zen Durangoko Joxe Miel Barandiaran Adinekoen Egoitzan.
Tailerrean zehar futbolaren inguruko oroitzapenei esker parte-hartzaile guztien oroimena emozioz bete da, argazki, himno, asmakizun eta oroipen-ariketen bidez. Baina futbolean oinarritutako Oroipen programak poztasuna eta zoriontasuna batez ere eman dizkie parte-hartzaileei: egoiliarrei, profesionalei eta futbolari ohiei.
Azken saio honetan, Aita Menniko ordezkariez, zentroko profesionalez eta Tailerreko parte-hartzaileez gain, Juan María Zorriqueta, Athletic taldeko jokalari ohia eta FEAFVko presidentea eta Andoni Ayarza, jokalari zurigorri ohia, FEAFVko Komunikazio burua eta FEAFV & AFE “Oroipena” proiektuko koordinatzailea, ere izan dira.
Parte-hartzaileei opariak eta dominak entregatu ondoren Athleticen himnoaren bidez amaiera hunkigarria eman zaio Tailerreko edizio honi.