Jostailuak egokitzeko tailer erraz, erabilgarri eta dibertigarria
PARTE-HARTZAILEEK sakagailu bat egiten ikasi zuten, zailtasunak dituzten umeek beren jostailu elektrikoak abian jarri ahal izateko
Kartoi mehe eta kable bat baino ez dira behar garuneko kaltea duten txikienek jostailu elektriko bat edo pilak darabiltzan jostailu bat aktibatzen laguntzeko sakagailu bat sortzeko. Baina noski, hori egiten ikasi behar da.Parte-hartzaileei erakustea zen Aita Menni Ospitaleko Haurren Errehabilitazio Unitateak antolatutako eta José Carlos Martínek eta Carmen Cañizaresek (CEAPAT. C.R.M.F. Albacete IMSERSO zentroko Ordezkaritzako Autonomia Pertsonaleko Unitateko profesionalak direnak) emandako tailerraren helburua.
Jolasak garrantzi handia du gizakiaren garapenean; sormenarekin, erronkei aurre egiten diegun moduarekin, sozializazioarekin eta bestelakoekin zerikusia du…Horregatik guztiagatik da hain garrantzitsua jolasa unibertsala izatea lortzea.
Jostailuak egokitzea ezinbestekoa da desgaitasun handia duten neska-mutilen gizarteratzea lortzeko, izan ere, ez da erraza denentzako diseinu erabilgarriak dituzten jostailuen merkatuan aurkitzea. Asmo horrekin, hogei pertsona joan ziren joan den hilaren 2an Bilboko Egaña kalean dauden Aita Menniko instalazioetara. Helburua: hainbat jostailu erabilgarri bihurtzeko modu praktikoa ikastea desgaitasuna duten haurrentzat.
Taldea tratamenduan dauden gure haur batzuen gurasoek osatu zuten, hezitzaile eta beste profesional batzuekin batera; horien artean, bi ortopeda. Izen-ematea doakoa zen, eta gaitasun desberdineko haur eta adinekoei jostailuak erabiltzen lagundu nahi zien edozein pertsona joan zitekeen.
Irakasleek pila-pastilla bat nola egin, jostailu bat nola desmuntatu eta, jostailua berez ibil dadin, konektore bat haurren beharretarako egokiagoa den sakagailuarekin nola soldatu erakutsi zuten. Jostailuak egokituta, berez edo sakagailuaren bidez piztu ahalko dira. Saioa oso ongi egon zen. Parte-hartzaile guztiak errepikatuko luketela esan zuten, ikasten jarraitzeko. Oraingoz, jostailu bat modu erraz batean egokitzeko, zer jostailu egokitu daitekeen eta zein ez jakiteko eta oinarrizko sakagailu bat egiteko gai dira dagoeneko.
.