Desgaitasun intelektuala

Jolas-jarduerak elurretan terapiaren eta errehabilitazioaren barruan

Elurteaz baliatuz, UDITRAC eta URDP unitateetako pazienteek zenbait jolas-jarduera egin zituzten kanpoan beren terapiaren eta errehabilitazioaren barruan.
Jolas-jarduerak elurretan terapiaren eta errehabilitazioaren barruan

Elurteak, tenperatura baxuak eta hotza izan ziren protagonista nagusiak otsaileko lehen astean gure zentroetan; elurra egin zuen Bilbon, Arrasaten eta Zuatzu Parkean. Euskal Herrian duela zenbait hamarkada ez zegoen honelako ekaitzik.

Elurra ikustean pozik jarri ziren baina gure paziente eta profesionaletako batzuek atzerapenak izan zituzten errepideetan. Hala ere, bidaia gehienak normaltasunez egin ziren.  

Nieve en el HAM

Arrasaten, ULE, UDITRAC eta URDP unitateetako neska-lagunak jolas ludikoak egin zituzten kanpoan elurra egin zuen egunetan, beren terapiaren eta errehabilitazioaren barruan. Primeran pasatu zuten. Terapeutekin elurretako panpina bat egiten nola dibertitu ziren ikusten dugu argazkietan.

invernadero

Birziklatze, lorezaintza eta kanpo-lanen taldeko pazienteek elurra kendu behar izan zuten berotegiko estalkitik, plastikoa hainbeste pisurekin apurtzeko arriskuan zegoelako. Neguko hiletan erein ziren porruek, urazek, eskarolek, zerbek edo ziazerbek ez dute kalterik izan; ezta berotegi barruan loreontzietan landatzen diren tomate-landareek ere. Hala ere, ziur asko, elur pilaketa eta izotza direla eta, kanpoko ortuan dauden landare batzuk (azak, babak eta ilarrak) usteldu egingo dira. Bilketa ere agian atzeratuko da. Ekaitza arintzen denean, lanei berriro ekingo diete eta laboreren bat galdu den jakingo dugu.