Jolas irisgarriaren alde. Ikas dezagun jostailuak egokitzen
CEAPAT EKO ESPEZIALISTEK EGOKITZAPENAk EGITEARI BELDURRA GALTZEN LAGUNTZEN DIGUTE.jOLASERA IRISTEN LAGUNTZEA BEHARREZKO URRATSA DELAKO GIZARTE INKLUSIO eta integraziorako
Errehabilitaziora joaten diren txikien senideek beldurra galdu diote egokitzapenak egiteari, gure “Dibertsitate funtzionala duten haurrentzako jolasak egokitzeko tailerra”-ren edizio berri bati esker. Berriro ere, autonomia Pertsonal eta Laguntza Teknikoen Erreferentziazko Zentro Estataleko Autonomia Pertsonalaren Unitateko profesionalak Bilbora etorri ziren, bigarren aldiz, ikastaro interesgarri bat ematera. Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroak (CENER) Jose Carlos Martin eta Carmen Cañizares gonbidatu zituen, eta senide eta terapeutei erakutsi zieten nola fabrikatu argi mahai oso irisgarri bat, baita ere nola egokitu sagu bat sakagailu moduan.
Trebezia pixka batekin, plexiglassezko lamina bat, led argien zerrenda duen erretilu sakon bat, zulagailu bat, kola eta ezer gutxi gehiagorekin 17 argi mahai zoragarri egin genituen.CEAPATeko adituek erraz azaldu zuten nola bihurtu errealitate horrelako jostailu egokitu bat, zein estimulu dibertigarria izan daitekeen edozein motatako gaitasunak dituzten haurrentzat.
Merkatuan ez da erraza horrelako produktuak prezio egoki batean aurkitzea.Gure argi mahai eramangarrirako materialak arazorik gabe eskura daitezke, eta ez dute 60 euro baino gehiago balio.Sagu bat egokitzeko nahikoa litzateke sagu konbentzional bat edukitzea, soldagailu bat, kola beroa, pare bat kobre hari eta oinarri eme bat sakagailua sakatzeko –60 zentimo balio dezake– .Sagu kommutagailu moduan erabil daiteke, bai jostailuekin edo kausa-efektu ekintzetan bai komunikagailu batekin.
Ángela Fernandez de Corres tailerreko antolatzaile eta parte hartzailea da, eta, kontatu digunez, sagua ireki eta gero, osagaien plaka atera behar izan zen, ezker botoiaren konexioak ikusteko eta egoki ahal izateko.“Horraino erraza zirudien, baina soldatzeko garaian kontua zaildu egin zen.Haatik, batzuentzat zorionez, eta beldurrak eta urduritasun irriak gorabehera, zirudien baino errazagoa izan zen.Jose Carlos Martin eta Carmen Cañizaresen trikimailuek helburua arrakastaz lortzen lagundu ziguten”. Sagua ordenagailuan egiaztatu eta gero, eta hainbat sakagailurekin probatuta (kokotsarekin, buruarekin, etab.), parte hartzaileek agur esan zioten elkarri, 4 orduko lan bizia partekatu eta gero. “Zalantzarik gabe, merezi zuen“, segurtatu du.
“Jolasa ezinbestekoa da garapenaren lehen etapan, arlo motor, sentsorial, kognitibo, komunikatibo eta hizkuntzarenean, sozialean eta autonomia pertsonalarenean eragiten duelako positiboki. Horregatik, aro bakoitzean jostailurik baliagarrienak erabiltzen ditugu alderdi batzuk edo beste batzuk estimulatzeko. Ondorioz, gurasoek eta arreta goiztiarrean lan egiten dugun zaintzaile eta profesionalok jolasa adin kronologikora eta maila kognitibora egokitu behar dugu, autonomia motriz eta funtzionalaren mailara eta haurraren beraren interesetara”, jarraitu du gure logopedak.
Egokitzeko trebetasunak eta abildadeak lortzea
Aspalditik, Haur Errehabilitazioaren Unitateak buruan zeukan argi mahaiak erabiltzea.Oso baliabide praktikoa da begi-eskuetako eta bisuopertzepzioko hainbat jarduera egiteko, mugimendua koordinatzeko, hiztegia lantzeko… Joko handia ematen du edozein terapiatan.Egokitutako sagua CENERen egindako jostailuak egokitzeko tailerraren lehen edizioaren hurrengo urratsa da; orduko hartan sakagailu bat egin zen (kommutagailua).Ordenagailu batean erabiltzeko, sagua egokitu behar dugu.
Hainbat arlotako espezialistek (Psikologia, Pedagogia, etab.) jolasak gizakiaren garapenean duen garrantzia nabarmentzen dute.Jolas egitean sormena askatzen da, erronkei aurre egiten zaie, besteekiko interakzioa lantzen da… Gaitasun desberdinak dituzten haurrei jolaserako bidea ematea beharrezko urratsa da inklusioaren eta integrazio sozialaren bidean. Horregatik, kontua e zen bakarrik 4 ordutan aurreikusitako bi jostailuak egiten ikastea, baizik eta,CEAPATeko pedagogo arduradun Jose Carlos Martinek azpimarratu zuen bezala, “egokitzapena egiteari beldurra galtzea”.
Tailerra joan den maiatzaren 18an egin da, eta 17 parte hartzaileak talde txikietan banatu ziren, interakzioan jarduteko eta zereginean elkarri laguntzeko.Iraun zuen lau orduetan egokitzapenen inguruko ideiak eta beharrak partekatu ahal izan zituzten.Norberak egindako egokitzapenak etxera eraman zituzten eta, adierazitako iritzien arabera, helburuak benetan bete ziren.Parte hartzaile gehienei tailer dibertigarria, interesgarria eta, batez ere, oso baliagarria iruditu zitzaien.
Beraz, Aita Mennin jostailuak egokitzeko egindako tailerraren bigarren edizioan, parte hartzaileek beldurra galdu zioten egokitzapenak egiteari, eta modu erraz eta merkean egiten ikasi zuten. Orain egokitzapen horiek txikiekin etxean erabiltzeko deseatzen daude, eta jarduera motibagarri berrietan pentsatzen.