“Jabo” Irureta, Txurdinagabarriko Erreminiszentzia Tailerrean
“Jabo” Irureta, futbolari eta entrenatzaile ohi ezaguna, martxoaren 19ko saioko ohorezko gonbidatua izan zen Futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerrean, Txurdinagabarri Adineko Pertsonen Egoitza eta Eguneko Zentroan.
“Jabo” -bere benetako abizena Iruretagoiena dena-, tailerra osatzen zuen taldearekin ordu betez hizketan egon zen jokalari eta entrenatzaile gisa bizitako anekdotak baino gehiago kontatu zituen saioan, bere bizitza pertsonal eta familiarreko alderdi asko partekatu baitzituen, eta tailerraren garapenagatik eta parte hartzen ari ziren pertsonengatik interesa agertu zuen.
Real Unión, Atlético de Madrid eta Athletic de Bilbaoko jokalari izan zenak, 60ko hamarkadako bere hasierak nolakoak izan ziren kontatu zigun, oraindik ere gaztetxo bat zelarik Irungo Real Unión taldearekin jokatzetik Madrilgo taldearekin jokatzera pasa zenean, harekin 200 partida baino gehiago jokatzeko. Iruretak bere hasierak eta eskura zituen baliabideak oraingo futbolari gazteek dituztenekin alderatu zituen, eta garai hartako kideekin izandako hainbat anekdoten kontakizuna egin zuen.
Entrenatzaile gisa egindako ibilbidearen berri ere eman zuen, 10 taldetan aritu baitzen –horien artean Athletic de Bilbao eta Real Sociedad–, baita 2011an Euskadiko selekzionatzaile gisa aritu zenekoa ere. Bere arrakastarik handienak Deportivo de la Coruñarekin erdietsi zituen, Liga bat, Kopa bat eta bi Superkopa irabazi baitzituen, eta oraintxe bertan, Luis Aragonesen atzetik, Lehen Mailan partida gehien lehiatu dituen entrenatzailea da.
Baina Txurdinagabarri Egoitzako taldekooi gehien gustatu zitzaiguna Irureta pertsonalena ezagutzea izan zen. Gonbidatuak beraren eta tailerreko dinamizatzaileen –Javi González eta Imanol Aguilar– akuiluz, taldea bere bizitza pribatuari buruzko galderak egitera animatu zen, eta pozarren erantzun zuen. “Jabo”k aitortu zuen futbolari eta entrenatzaile izaten okerren eraman izan duena bereengandik urrun egotea izan dela, oso familia gizona baita, eta hori dela eta entrenatzeko orduan bere lehentasunak iparraldeko taldeetan zeudela, bere etxetik ahal bezain gertu egon ahal izateko. Orain bere lehentasunetako bat familiarekin denbora pasatzea eta “egon gabe emandako urte horiek guztiak konpentsatzea” dela jakitea gustatu zitzaigun.
Entrenatzaile ohiak kontatu zigun futbolaren oso zalea izaten jarraitzen duela, baina txirrindularitza ere asko jarraitzen duela, eta oso maiz ateratzen dela bere emaztearekin bizi diren eremutik paseatzera. Egia esan, sasoiko dago. “Oso ongi eta oso itxura ederreko dago”, egiaztatu zuten tailerreko kideek.
Saiora ere bertaratu ziren Futbol Elkarte Beteranoen Espainiako Federazioko (FEBEF) lehendakari Juan Mari Zorriqueta, FEBEFko Komunikazio zuzendari Andoni Ayarza –biak ere futbolari ohiak– eta Txurdinagabarri Egoitzako psikologo Joana López. Saioaren amaieran, Javier Iruretak taldearen asteko porran parte hartu zuen –C.D. Vitoria Bilbao Athleticen aurka 1-2 emaitzara gehitu zen–, gure taldearekin Athleticen ereserki zaharra abestu zuen, eta jokalari zeneko argazkiak sinatuz amaitu zuen.
Saio bikaina izan zen eta gozagarri izan zen gonbidatuarekin hizketan aritzea. Eskerrik asko, “Jabo”!