Jokabidearen nahasmenduak autismoan eta adimen-desgaitasuna azken urteetan gero eta gehiagotan agertzen diren errealitateak dira, eta horiei erantzuteak erronka bat ekartzen du arretan, bai gaur egun dagoen osasun-sarean bai gizarte-sarean. Aita Menni Ospitaleak horrekin eta jokabide horiek agertzearekin zerikusia duten gaiei lotzeko jardunaldi bat antolatu du. Horrela, zergatik gertatzen den ulertzea eta eguneroko gauzetan duen eragina murrizteko zer laguntza eta esku-hartze jarri behar diren abian aztertzea da helburua. Jardunaldia datorren azaroaren 6an izango da Donostiako Miramar Jauregian. Han, arazo horren esku-hartzearekin lotuta dauden hainbat profesional bilduko dira.