Afrikako leku askotan, gaixotasun mentalak madarikazioei, izpiritu gaiztoen deabrutzeei eta sorginkeria praktikei egozten zaizkie oraindik ere. Gaixotasun mental bat pairatzen duten pertsonak, askotan, abandonatu egiten dituzte beren familiek, eta komunitateetatik kanporatzen dituzte. Gaixotasun mentala daukana, gainera, emakumea bada, estigma are handiagoa da.
Ahizpa Ospitalariak duela mende erdi baino gehiago iritsi ziren Liberiara, eta 2014an «We are like you» proiektua jarri zen abian, gaixotasun mentalagatik gizartetik kanpo geratu diren emakumeei laguntzeko. Saint Benedict Menni Osasun Mentaleko Zentroa Paynesville aldirian dago, Monrovian (Liberia). Bertan, errehabilitazio eta farmakologia tratamendua ematen diete, lan prestakuntza jasotzen dute eta, alta emateko prest daudenean, negozio txikiak abian jartzen laguntzen diete, ez daitezen berriz gaixotu eta komunitatera itzultzen laguntzeko.
Lana edo okupazioa aurkitzen duten pazienteen %87ri ez die berriz gaixotasun mentalak erasaten. Horregatik, pandemiaren ondoren, berriz ere ekin zaio lan prestakuntzako eta mikrokredituetako programari, emakumeoi negozio txikiak sortzen laguntzeko eta beren ingurune sozialean bizitza berrabiarazteko.
Bideo honen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu hau gauzatzen lagundu duten erakunde, enpresa eta partikularrei. Eskerrak eman nahi dizkiegu han egiten dugun lana erakusteagatik eta proiektua garatzen dugun ingurunea eta gure laguntzaren xede diren pertsonen zerbitzura jartzen ditugun baliabideak zuzenago ezagutzen laguntzeagatik.
Haien izenean, eskerrik asko jasotako laguntzagatik. Bihotzez.
Mila esker!