Jaia goiko terrazan
Txurdinagabarri adinekoen Egoitzak terraza zoragarri bat du teilatuan, eta orain dela gutxi jai bat antolatu genuen, udazkenari ongietorria emateko.
Lorez egindako diadema bat jantzi genuen buruan, eta egun horretarako programatuta geneukan tailerra baliatu genuen etxeko sangria bat prestatzeko.
Errezeta oso erraza da: laranja zukua ateratzen da, eta udako ardo beltzarekin eta azukrearekin nahasten da, eta fruta zatiak gehitzen zaizkio (laranja, limoia ea mangoa). Dena ontzi batean ondo nahastu, eta, listo, sangria freskagarri bat daukagu. Goxo-goxoa zegoen!
Sangriari laguntzeko, pikatzeko zerbait jarri genuen, eta konpainiaz eta musikaz disfrutatu genuen, bista zoragarri batzuekin.