Adineko pertsona

J. M. Barandiarango egoiliarrak Durangon Adineko Pertsonentzat antolatutako Gimnasia Topaketan

Pasa den ostiralean, ekainaren 10ean, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Adineko Pertsonen Dinamizazio Zerbitzuak Adineko Pertsonentzako Gimnasiako XIX. Topaketa egin zuen Iurretako Olaburu pilotalekuan.

Topaketa urtero egiten da eskualdeko udalerrietan txandatuz, eta aurten Durangoko Amankomunazgoko elkarteetako, erretiratuen klubetako, polikiroldegietako eta egoitzetako adineko pertsonak bildu zituen, ariketa fisikoa sustatzeko asmoarekin. Urtero egin ohi dugunez, Joxe Miel Barandiaran egoitzako talde bat topaketara joan ginen; bertan parte hartu zuten, baita ere, honako hauetako taldeek: Elorrioko polikiroldegikoak, Elorrioko Txintxirri Taldekoak, Abadiñoko polikiroldegikoak, Durangoko Astarloa egoitzakoak, Zaldinbarko Nagusien Etxea Elkartekoak, Elorrioko egoitzakoak eta Iurretako Udalekoak.

Hautatutako koreografiaren entseguak egiten hilabete bat igaro eta gero, gure taldea Aita Menni Kirol Elkartearen kamiseta berriak jantzita joan zen edizio honetara.

Gure taldean 6 gizon eta 6 emakume genituen, eta bigarrenak izan ziren parte hartzen Chayanne-ren “Madre Tierra” abestiaren koreografiarekin; taldeak txalo ugari jaso zituen.

Encuentro de Gimnasia de Personas Mayores del Duranguesado