Adineko pertsona
Izozkiak udarako dira
Uda iritsi dela aprobetxatuz, Txurdinagabarri Egoitzako 3. Solairuko sukaldaritza tailerrean jogurt eta marrubi izozkiak prestatu genituen, gure begiraleen Alan eta June seme-alaben laguntzarekin.
Izoztu arte itxaroten genuen bitartean, maskor formako txartelak egiten eta apaintzen aritu ginen, hori guztia uda giroko abestiekin alaituta.