Orain dela egun batzuk, Irungo EPSZn Irungo Plaiaundi Institutuko ikasleen bisita atsegina hartu genuen. Oraingoan, Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonentzako Arreta zikloko 2. Mailako ikasleek bisitatu gintuzten, aipatu graduko bi irakasleren laguntzaz.
Bisita azaroaren 21ean egin zen, eta oso arratsalde atsegina igaro genuen eta gai ugari jorratzeko astia izan genuen. Lehenik eta behin, Aita Menni Ospitalearen historia eta gure zentroarena ezagutzea zezaten nahi izan genuen, egoeraren hurbilpen bat egiteko. Ondoren, gaixotasun mentalari eta gure EPSZn (Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroa) lan egiteko moduari buruz hitz egin genuen.
Bisitaren plater nagusia gure hiru erabiltzaileren lekukotzarekin iritsi zen. Alberto, Jon eta Xabi. Biek gaixotasunaren eta euren eguneroko bizimoduaren gaineko bizipen pertsonal asko kontatu zituzten, eta umorea ere ez zen falta izan. Oraingoan, zalantzarik gabe, beraiek izan ziren protagonistak, eta ikasleek egin zizkieten galderei erantzutea egokitu zitzaien.
Saioaren hasieran, oro har, esan daiteke taldeko gehienek ez zutela gaixotasun mentala ezta gure zentroa ere asko ezagutzen. Baina mintzaldia amaitu ondoren ohartu ginen etorkizunean ikasle hautagaien zerrenda handi bat izango dugula praktikak gure zentroan egiteko, alde egin zutenean interes handia erakutsi baitzuten.