Aita Mennik EPSZ berri bat kudeatzen du Irunen
Gipuzkoako Foru Aldundiak Aita Menni Ospialearen esku utzi du Irungo errehabilitazio psikosozialeko zentroren kudeaketa. Gaur bertatik aurrera, gure erakundeak gidatuko du 18 eta 60 urte bitarteko gaixotasun mentalak dituzten pertsonei zuzendutako 30 plaza dituen zentroa.
Zentroa Irungo Antzaran enparantzako 14-16an dago, udalak utzitako 400 metro karratuko lokalean eta orain hasitako bi klinika laguntzaile eta psikologo bat ari dira lanean bertan. Era berean, ondorengo profesionalak lan egiten dute denbora zatikatuan: terapeuta okupazional bat, gizarte langile bat, psikologo bat, psikiatra bat eta erizain bat.
Irungo EPSZ 2005ean inauguratu zen eta orain arte Elizondoko Benito Menni ospitaleko gure lankideek kudeatua izan da.