Irteera Suhiltzaileen Parkera Maldatxoko EPSZtik
Martxoaren 22an, osteguna, Maldatxoko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko (CRPS) langile eta erabiltzaileok irteera bat egin genuen Intxaurrondoko Suhiltzaileen Parkera (Donostia). Goizeko 11etan elkartu ginen parkearen instalazioetan, eta handik bisita gidatua hasi genuen suhiltzaileen instalazioetatik.
Bisitan zehar lanbidea hobeto ezagutzeko aukera izan genuen. Horrez gain, etxeko suteei, istripuei eta segurtasunari buruzko hitzaldi bat jaso genuen.
Sute baten aurrean nola jokatu erakutsi ziguten. Egin behar den lehenengo gauza 112 zenbakira deitzea da. Gero, begiratu behar dugu etxetik irten gaitezkeen; ezin badugu, etxean geratu behar dugu ate eta leiho guztiak itxita. Garrantzitsua da ateen azpian eskuoihal bustiak jartzea, oxigenoa eta kea sar ez daitezen, Sutea gure etxean ez bada gertatu, ezin gara eskailerara atera, itotzeko arriskua dagoelako, kearen ondorioz. Azkenik, balkoira irteten saiatu behar dugu, erreskatatzeko, eta ezin badugu, leku berean geratu behar dugu, ezkutatu gabe. Normalean 10 minututan etortzen dira suhiltzaileak.
Sutean hiru eragile egon daitezke: erregaia, eroalea eta oxigenoa. Sute bat itzaltzeko hiru osagaietako hori kendu behar dugu.
Gero, bideo baten bidez etxeko istripu bat saihesteko modua azaldu ziguten. Horrez gain, segurtasun- eta osasun-agenteekin lotura zuzena dutela jakin genuen. Lotura hori, Donostialdea osoa barne hartzen duen ikus-entzunezko euskarri baten bidez egiten da. Bestalde, lau kolore eta soinu dituztela esan ziguten zer motatako larrialdia den jakiteko, abisua heltzen zaienean.
Azkenik, bisita gidatua egin genuen suhiltzaileen parkeko instalazioetatik. Han, garai desberdineko lurreko eta itsasoko zenbait ibilgailu ikusteko aukera izan genuen. Halaber, gertatzen diren larrietarako zenbait jantzi eta tresna ikusi genituen. Lanaz gain, instalazioetan gimnasio bat dago, egunero entrenatzeko, simulakroen dorre bat eta krisi-aretoa (krisi batean aurrean agenteak biltzeko aretoa).