Iribar zoriondu dugu bere 80. urtebetetzean
Bilboko Txurdinagabarri adinekoen Egoitzako hiru egoiliar izan ziren protagonista, joan den hilaren 1ean, Radio Bilbao – SEReko «Hoy por hoy Blbao – Bizkaia» saioan, Azul Tejerina esatariak aurkeztuta.
Irratiak Jose Angel Iribarren 80. urtebetetzeari eskaini zion programa, Bilboko Athleticeko atezain mitikoari, eta, gertaera horrekin lotutako beste ekimen batzuen artean, Aita Mennik kudeatzen duen Txurdinagabarri Egoitzara unitate mugikor bat bidaltzea erabaki zuten, gure egoiliarrek «Txopo» zoriontzeko aukera izan zezaten.
Mirenek, Dionosiok eta Caridadek Anne Garearen mikrofonoaren aurrean gogoratu zituzten Athletic Klubari lotutako bere bizitzako pasarte batzuk, eta gure Egoitzak «Txoporekiko» duen maitasuna erakutsi zuten, hari zorionak eta desiorik onenak bidaliz.
Jose Angel Iribar Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FEAFV) antolatzen duen Erreminiszentzia eta Futbol Tailerrean egon izan da Egoitzan gonbidatu moduan, eta luxuzko anfitrioia da gure egoiliarren edo Durangoko Barandiaran Egoitzakoen talde batek San Mames edo Lezama bisitatzen duen bakoitzean. Athletic Klubeko Futbolari Ohien Elkarteko lehendakariak, «Txopok» bere ohiko adeitasunarekin hartzen gaitu beti, eta instalazio zuri-gorrietako leku enblematikoenetan zehar egiten dugun ibilbidean laguntzen digu, gure egoiliarrekin solasean eta une ahaztezinak pasaraziz.
Zorionak, Jose Angel!