Iribar atezain mitikoa Txurdinagabarri Egoitzako Oroipen Tailerren parte hartu du
Jose Angel Iribar atezain ezagunak, 18 denboraldiz Athleticeko atezaina eta 1964. urtetik 1976. urtera selekzioko atezaina izandakoak, Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan garatzen ari den Oroipen Tailerren parte hartu zuen atzo. Tailerra Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak antolatu eta finantzatzen du.
Hemen duzue FEAFVk bere web-orrian argitaratutako informazioa:
Bilbon, 2015ko urtarrilaren 28an. José Ángel Iribar, Athletic Club taldeko mito handienetako bat, Txurdinagabarri Egoitzan egon zen, eta FEAFV Oroipen Tailerraren hirugarren saioan parte hartu zuen. Tailerra futbolean oinarrituta dago eta zentro horretan garatzen da narriadura kognitiboa duten adinekoentzat, terapia ez farmakologiko moduan.
Saioan, atezain mitikoaz gain, normalean Tailerrean laguntzen duten Athletic taldeko beste hiru futbolari ohiak ere izan ziren: Ángel Sertutxa, Juan María Zorriqueta –FEAFVko presidentea– eta Andoni Ayarza –FEAFVko komunikazio saileko zuzendaria–.
Estimulazio kognitiboko saio terapeutikoa amaitutakoan tailerrean parte hartu ez zuten hainbat egoiliar etorri ziren aretora, Jose Angel Iribarri Athletic taldearen inguruan zituzten oroitzapenak azaltzeko, eta goi-mailako futboleko profesional moduan berak izandako esperientzia ugariei buruz galdetzeko.