Irakurketa Errazeko Tailerra hasi dugu “Don Quijote de La Mancha”-rekin
Apirilaren 23an, Liburuaren Eguna dela eta, irakurketa errazeko tailerra hasi genuen Txurdinagabarri Egoitzako 2., 3. eta 5. solairuetan.
Hasteko, literatura unibertsaleko lanik ezagunenetako bat aukeratuko dugu: Don Quijote de la Mancha.
Egoiliarrak oso motibatuta agertu dira lan hau irakurtzeko, izan ere, horietako askok bere garaian irakurtzen hasi baina utzi egin zuten, oso astuna eta korapilatsua zitzaielako idatzita zegoen modua.
Dagoeneko hiru saio egin ditugu, eta egunero gure adineko pertsonak hasteko deseatzen egoten dira, hidalgoari eta Sancho Panza ezkutariari gertatuko zaizkien abentura berriak ezagutzeko.