Irakurketa errazeko klubak dinamizatzeko prestatu gara
Arazoak dituzten gero eta lagun gehiagok aurkitu dute irakurketa errazean berriro irakurtzeko modua. Metodoaren bitartez, hitz gutxitan, historia handi ugariz disfrutatu daiteke. Aita Menni Ospitaleak, irakurketa erraza bultzatzeko apustuan, tresna hori profesionalen artean ezagutaraztea eta garatzea du helburu, hainbat kolektibori aukera hori eskaini ahal izateko.
Arrazoi hori tarteko, Osasun Mentaleko, Adinduen eta Kalte Zerebraleko arloetako 15 profesionalek osatutako talde batek bi prestakuntza saiotan parte hartu irakurketa errazari buruz. Ikastaroak maiatzaren 4an eta 11n eman dira, Bilboko Txurdinagabarri Adinduen Egoitzan.
Logopedak begiraleak, terapeuta okupazionalak… prestakuntza honetaz baliatu diren Aita Menniko profesional guztiek irakurketa errazeko klub txikiak dinamizatzen ikasi dute. Hau da, irakurketa errazaren moduan eta ikus-entzunezko osagarriekin argitaratutako liburuak erabiltzaileei hurbiltzen. Irakurketa pertsona kualifikatu batek dinamizatzen du, eta irakurtzeko edo irakurritakoa ulertzeko arazoak dituzten lagunen talde txikietan egin ohi dira. Prestakuntza Euskadiko Irakurketa Errazeko sustatzaile Blanca Matak eman du, erakundea gure Kalte Zerebraleko Zerbitzuaren laguntzailea baita 2015az geroztik.
Irakurketa integratzailea
Irakurketa errazaren abiapuntuan irakurketaren demokrazia dago: mundu guztiak du informazio, literatura eta albisteetara iristeko eskubidea. Helburu horren bila, herritar guztiek irakurketa eta informaziora iristea bultzatzeko interesa duten pertsona eta erakunde guztietara zuzentzen da, bereziki hainbat arrazoirengatik arazoak dituzten pertsonei dagokienez.
Irakurketa erraza adinduen eta dibertsitate funtzionala duten kolektiboen bizitza kalitatea aberasteko bide bat da. Gainera, irakurmena sustatzeak pertsona horiek sozializatzen laguntzen du. Irakurketa sustatzeko ekintzen parte gisa, irakurketa errazeko klubei liburutegi publikoetako aretoak erabiltzea gustatzen zaie, baita irakurtzeko espazio berriak irekitzea ere.
Aita Menniko profesionalek beti erabili izan dute irakurketa –adibidez, albisteak, errealitatera zuzendutako tresna gisa–, baina beti eurek egokitutako testuen bitartez. Irakurketa Errazaren laguntzarekin errazagoa da, erredundantziak balio dezan, dibertsitate funtzionala duten pertsonei testu laburrak baina konplexuagoak hurbiltzea, lexiko samurrago batekin.
Gure profesionalen inpresioak eta aplikazio praktikoa
“Gaiari buruz hitz egin genuen lehen aldia Aita Menniren webgunean izan zen, CENER irakurketa errazeko klubaren gainean agertu zen albiste batean. Jakinarazi zigutenean ikastaro hori egongo zela, ezin genuen huts egin”, dio Nerea Izquierdok, Aita Menni Gizarte Zerbitzuetatik ikastarora joan direnen izenean. Ikastaroan ikasi dute irakurketa errazeko liburuak daudela, non aurkitu daitezkeen eta nola gidatu Irakurketa Errazeko klub bat. Orain irakurketa errazeko klub bat sortu dezakete, “eta irakurtzea gustuko zuten pertsonek irrika horri berriro heltzea”. Jada lau urte bete dituztenez belaunaldien arteko programa garatzen, pentsatu dute horrelako ekintza bat “tailer egokia litzatekeela gazteekin lantzeko”.
Kalte Zerebraleko Zerbitzuan, “orain dela urte batzuk entzun genuen Irakurketa Errazeko liburuei buruz hitz egiten, eta ideia zoragarria iruditu zitzaigun, ludikoa eta terapeutikoa, eta azkar asko ezagutu nahi izan genuen gure pazienteekin erabiltzeko. Tailerrak antolatu genituen Bilbon, Foru Aldundiko eta Azkuna Zentroko liburutegietan eta Zuatzuko Aita Menni Zentroan. Gainera, CENERen jada funtzionatzen ari diren taldeen barruan, dagoeneko titulu pare bat irakurri ditugu”, kontatu digu Alvaro Lopez Quintana logopedak. “Eta, garrantzitsuena –azpimarratu du–, nabaritu dugu gure pazienteen zati batek interesa erakutsi duela aurreko esperientzien inguruan, eta klub batean parte hartzeko interesa dutela. Horregatik, aurreikusita dugu zentroan aurki irakurketa errazeko klub bat sortzea, asteroko maiztasunarekin eta denboran jarraituko duena”.
Alvaro bezala trebatuta dagoen batentzat, ikastaroa interesgarria izan da: irakurketa Errazaren filosofia pixka bat zehatzago ezagutzen lagundu dio, horren oinarrian dagoelarik “jende guztiak izan behar duela irakurtzeko eskubidea“. “Pertsona batzuk, beren ezaugarriengatik, izan aldi baterakoak edo iraunkorrak, ezin dira irakurtzen dutenaren esanahira iritsi. Aldiz, irakurketa errazeko parametroekin idatzitako testuen irakurketak (kontuan hartuta esaldien luzera, hitzen zailtasuna, testuaren abstrakzio maila…) aukera ematen du bere garaian irakurtzeaz disfrutatu zuen baina orain gaitasunik ez duen jendeak berriro ere irakurtzeren emozioaz disfrutatzeko.Gainera, ikastaroan ikasi dugu irakurketa errazeko klub bat nola sortu eta nola dinamizatu. Ikasi dugu nolako aukera zabala eskaintzen duen lanean ditugun pertsonak estimulatzeko eta laguntzeko, irakurketa bezain ekintza ludiko eta aberasgarri baten bitartez, zenbat ekintza antolatu daitezkeen liburu baten inguruan…”, azaldu du.
Ikastaroa Euskadiko Irakurketa Errazeko sustatzaile eta zuzendariarekin egin da eta, mota guztietako taldeak eramaten duen esperientziarekin, “ideia asko eman dizkigu irakurketa taldeak dinamizatzeari begira. Klub bat martxan jartzeko antolamenduari buruzko gaiez gain”, amaitu du CENEReko logopedak.
Osasun Mentaleko arlotik, Selene Velezek baloratzen du, lehenik eta behin, ezagutu ahal izatea Euskadiko irakurketa Errazaren tresnak, antolamendua, sarea, erakundeak egiten duen lana.. Bigarrenik, “liburua bere horretan, gaixotasuna edo desgaitasuna duen pertsonaren hainbat alderdi lantzen laguntzeko tresna gisa, gaiaren inguruan egin ditzakezun ekintza osagarri guztiekin. Denek bere liburua izatearen garrantzia, ez epaitzea zenbat edo nola irakurtzen duten, espazioa aukeratzearen garrantzia, landu beharreko gaia”. Bere iritziz, “oso tresna edo jarduera interesgarria da osasun mentaleko arazoak dituzten lagunekin lan egiteko; ez da baliabide material askorik behar, ezta gastu ekonomikorik ere, ospitalean barruan egin dezakezu, ekintza komunitario moduan, edo irteerak antolatu ditzakezu liburuaren inguruan, liburu berdina irakurtzen ari diren beste zentro edo talde batzuekin lan egin…”.
Jakina, Selenek, gainerako parte hartzaileek bezala, ekarpen asko jaso ditu prestakuntzatik. Zalantzarik gabe, Aita Mennin irakurketa errazeko talde gehiago egongo dira.