Iraganaz gogoratzen antzinako argazkien bidez
Abenduan eta urtarrilean Bilboko Udaleko Kultura sailak erakusketa bat antolatu du Zabalgune Eraikinean “Bilbao Izan” ondarea hedatzeko udal programaren esparruan. Erakusketa horri esker, duela mende bateko Bilbo ikusteko aukera izan dugu 1902. eta 1910. urteen arteko antzinako ehunka argazkiren bidez.
Eta bilbotar onak garenez ezin genuen galdu. Beraz, urtarrilaren 21ean autobusa hartu genuen eta erakusketa hori ikustera joan ginen.
Guztira 120 argazki zeuden, garai horretako Bilbo gehiena erakusteko. Horrela, leku ezagunenetako batzuk ikusi genituen, hala nola Atxuriko auzoa, San Anton edo Bilbo Zaharra, Erriberako Merkatua, Areatza edo Plaza Biribila, beste askoren artean. Eta XX. mendaren hasierako Bilboko biztanleen eguneroko bizimoduan murgildu ginen, antzinako lanbideak, jantziak, garraiobideak eta bizitzeko moduak gogoratuz.
Gure adinekoek egiten zuten gidariarenak, hiri horren historia eta bazter batzuen pasadizoak azalduz. Iraganeko bizipenak eta oroitzapenak gogoratzean hunkitu ere egin ziren.