Ipuin klasikoak Txurdinagabarrin, Doris Palaoren eskutik
Joan den urtarrilaren 19an, Bilboko adinekoentzako Txurdinagabarri Egoitzan Doris Palaoren Dantza Konpainiaren bisita hartu genuen, hainbat ipuin taularatuz, musikal formatuan.
Dorisek eta bere taldeak egindako azken bisitatik hilabete bat baino ez da igaro, abenduan zarzuela pasarte klasikoak eskaini baitzizkiguten gure Egoitzan. Oraingoan ipuin klasikoetan oinarritutako errepertorioa ekarri zuten, eta, dantzen bitartez eszenaratzeaz gain, jantzi ederrekin girotu zituzten, historia bakoitzean inspiratuta.
Horrenbestez, gure begien aurrean pasatu ziren Txanogorritxu, Ederra eta Piztia, Sirenatxoa, Edurnezuri, Aladino eta Mary Poppins.
Aipagarria da Dorisen konpainiak egiten duen lan eskerga, ez soilik koreografiak prestatzeko, baizik eta baita ere hain jantzi ederrak sortzeko, eta aurkeztu zizkiguten numeroetako batzuek behar dituzten makillajeak eta karakterizazioak egiteko.
Horregatik eskertzen diegu hainbeste Txurdinagabarrira etortzea, eta hainbesteko ikusminarekin itxaroten dugu hurrengo emanaldia.