Iosu Lasak Tolosan erakutsiko du berriro datorren urtean
Urri osoan zehar Tolosako Nafarroa etorbidean kokatuta dagoen Lanbroa tabernak Iosu Lasak horretarako prestatu zituen 20 koadroetatik 16 jarri zituen ikusgai.
Gure artistaren izaki fantastiko nahasiak, askotan irudi antropomorfoak direnak, erroskillak beste saldu ziren 20 eta 25 euro arteko prezioan. Tolosako margolari ezagun batek bere lanak ere nabarmendu zituen, eta berehala erosi zuen haren lanetako bat. EPSZko bi kidek bi lamina erosi zituzten; gainerakoak bestelako jendeak erosi zuen. Eta jakinarazi zutenez Iosuk, bildutakoaren zati bat “We are like you” proiekturako bideratuko zuela, emakume batek, nahiz eta koadrorik ez erosi, dohain bat utzi zuen Liberiako San Benito Menni osasun-zentrorako.
Eta jakinarazi zutenez Iosuk, bildutakoaren zati bat “We are like you” proiekturako bideratuko zuela, emakume batek, nahiz eta koadrorik ez erosi, dohain bat utzi zuen Liberiako San Benito Menni osasun-zentrorako.
Erakusketa asko gustatu zaio jendeari oro har, eta esperientzia oso positiboa izan da EPSZ osorako. Iosuk asko eskertu eman dioten aukera hau. Agustín Tena psikologoak adierazi zuenez, erakustea bakarrik izugarria izan da; autoestimurako, berarentzat eta bere familia osoarentzat oso ona. Ez da arraroa Tolosan bere marrazkiek izan duten arrakasta handiari erreparatzen badiogu.
Bertako irratiak, Ataria Irratiak, tarte bat ere utzi zuen artistarentzat kultura arloko magazin baten barruan. Protagonistak bere esan zuenez, oso pozik dago lanak erakutsiko dituelako berriz.
Hemendik aurrera, Iosu Lasak dagoeneko ez du marraztuko edozein paperetan; laminetan marraztuko du, bere lanak publikoari erakusteko.
Helburua: gizarteratzea
Zenbait ekimen, hala nola Iosuren talentua ezagutzera ematea, Aita Menni EPSZetean ezartzen ari den errehabilitazio-eredu berrian barne hartzen dira. Helburua da gaixotasun mentala duten pertsonak suspertzea eta gizarteratzen gehien laguntzen dituzten arloetan, hau da, gaixotasun mentalik ez balute izango ongi moldatuko liratekeen arloetan, laguntzea.