Iosu Lasak, Beasaingo EPZko marrazkilariak, Tolosan erakutsiko ditu lanak
Iosu Lasa artista da. Bere irudimenetik ateratzen diren “marrazki hutsak” eramaten ditu paperera, eta horrela azaldu zigun orrialde hauetan duela hilabete batzuk. Beasaingo EPZn duela asko lan egiten dugu berarekin arte-adierazpenaren arloan. Horren ondorioz, bere lan-kopurua handia zela ikusita, lanak publikoaren aurrean ikusgai jartzeko aukera bururatu zitzaigun.
Erakutsitako lanak Iosuk erakusketa honetarako berariaz marraztu ditu. Ez dute izenbururik. Sortze-prozesua luzea izan da, zenbait alditan Iosuri gehiago kostatzen zitzaiolako marraztea, baina adore pixka batekin bere talentua lanean jarri zen. Berak finantzatu du guztia: papera, tinta eta markoak. Batzuk bereziak dira: hiru laminako sailak dira.
Banakako laminak 20 eurotan saltzen dira, eta hiru laminako koadroak 25etan. Bildutako dirua gastuetarako erabiliko da, irabazi txiki bat material berria erosteko eta lanak egiten jarraitzeko izango da eta gainerakoa “We are like you” proiekturako bideratuko du Iosuk”.
Erakusketa arrakasta handia izaten ari da. Lehen egunean dagoeneko erakutsitako 20 koadroetatik 6 saldu ziren. EPZn uste dugu ziur asko erakustearen ondorioz Iosuk lan handiagoa egingo duela bere marrazkietan. Espero dugu hau erakusketa askoren lehenengoa izatea, bere lanak ezagutzera ematea eta zer motatako publikoari interesatzen zaion erakustea..
Inaugurazioan zentroko lankide guztiak eta gure marrazkilariaren senideak izan ziren; pare bat ordu eman genituen Lanbroa tabernan, Nafarroako etorbidean, erakusketa dagoen tokian hain zuzen. Han kafea hartu genuen, argazkiak atera genituen eta gero zentrora itzuli ginen. Erabiltzaile guztiak oso pozik zeuden, eta Iosu guztien artean zoriontsuena zen. Bere arreba eta bere iloba oso eskertuta eta oso pozik agertu ziren EPZk bere arte-lanetarako emandako laguntzarekin. Orri-markatzaileak ere egin genituen publizitatea egiteko!
Errehabilitazio-eredu berria
Monta honetako ekimenak Aita Menni EPZetan ezartzen ari den errehabilitazio-eredu berriaren barruan daude, eta bere helburua da gaixotasun mentala duen pazientearentzat suspergarria eta lagungarria izatea gizarteratzen laguntzen duen guztian, gaixotasun mentalik izango ez balu berez egingo lituzkeen arloak garatzea lor dezan.
Beasaingo EPZko taldeak gero eta gehiago egiten du apustu lan-ildo honen alde. Pazientearen, senideen eta osasun mentalaren arloan lan egiten dugun gainerako eragileen parte hartzearekin integrazio handiagoa eta bizi-kalitate hobea lor dezakegu erabiltzaile eta senideentzat. .
Iosu senideekin eta urriaren 7ko inauguraziora bertaratu ziren kideekin