Indarkeriarik gabeko bizitza libre baten alde

Azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Emakumeen aurka egiten den indarkeria nazioarteko arazoa da, eta herrialde, klase sozial, kultura eta adin guztietako emakumeei eragiten die.
Indarkeriarik gabeko bizitza libre baten alde

Aita Menniren Berdintasun Estrategiaren barruan, erakundeak konpromisoa hartzen du emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztearen alde, 2 jarduera ildo sustatuz, EAEko Berdintasun Politiketan ezarritakoarekin bat eginda: Alde batetik, indarkeriari buruzko sentsibilizazioa eta prebentzioa, eta, bestetik, bortizkeriaren biktimen detekzioa eta arreta integrala.

Azaroak 25

Berdintasun Plana ezartzeko Batzordeak zentro guztiak gonbidatzen ditu, A25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeriari buruz sentsibilizatzeari lotutako ekintzak egitera, esaterako, testu bat irakurri edo film edo dokumental bat ikusi eta hausnarketa egitera. Zentro bakoitzak bere errealitatera egokituko du parte hartzea, eta horretarako bitartekoak eta modua aukeratuko ditu.

Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko sentsibilizazioa eta prebentzioa

Abenduaren 13an sentsibilizazio ekintza bat egingo da emakumeen aurkako indarkeriari eta indarkeria horren adierazpenei buruz, langile Aita Menni Ospitaleko teknikari eta medikuei zuzendua, gaiari buruzko ezagutza handitzeko eta sakontzeko, eta arlo sanitarioan esku hartzearen garrantziaren inguruko hausnarketa sustatzeko, kasu horien arretarako sarbidea den heinean.

 Indarkeriaren biktimen detekzioa, babesa eta arreta integrala

2016ko urrian onartu zen Jazarpen sexual eta sexistako kasuen aurreko jarduera protokoloa, eta, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko konpromisoaren estrategiarekin jarraituz, prebentzio eta arretarako protokolo bat formulazioa jarri da martxan emakumeen aurkako indarkeri kasuetarako, Aita Menniren errealitatera egokituta, eta profesionalen parte hartzearekin.