Dagoeneko garizuman gaude, baina horren aurretik laguntza-unitateek eta Aita Menni Ospitaleak berak ez dute aukera galdu nahi izan Inauteriak ospatzeko. Pazienteek eta erabiltzaileek primeran pasatu dute. Astearte-inautean bereziki giro handia egon zen ia zentro guztietan.
Aita Menni Ospitaleko erabilera anitzeko aretoan sail guztietako pazienteak bildu ziren otsailaren 9an. Unitate bakoitza gai batez mozorrotzen zen, baina denak marrazki bizidunetako filmekin zerikusia zuten: Pitufoak, Edurnezuri, Ali Baba eta 40 lapurrak, 101 dalmaziarrak eta Mamu-harrapatzaileak. Denak ibili ziren dantzatzen Ospitaletik eta fantasia hedatzen. Parte-hartzaile guztiak sariak jaso zituzten. Ze ondo pasatu zuten!!!. Izan ere, oso gustukoa dute mozorrotzea. Hor dituzue hori erakusten duten zenbait irudi.
Inauterietako desfilea oso arrakastatsua izan zen berriro, eta begiraleak mundu guztia animatzen ibili ziren. Nagusiak, ahizpa Montserrat Esparzak, zorionik beroena igorri nahi izan die Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazio zerbitzuari eta antolatzaile guztiei. Ahizpek ekitaldi bakoitzaren atzetik dagoen lana asko baloratzen dute: “jende ugarik parte hartu du eta poztasuna hedatu du hainbat pazienteren artean”.
Begiraleak mozorrotuta Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazio Zerbitzuko burua den Macarena Aspiunzarekin.
Inauteriak beste zentro batzuetan
Esnez eta galletez. Horiek dira Arrasateko Garuneko Kalteko Eguneko Zentroko neska-mutilen mozorroak astearte-inautean.
Donostian dagoen Zuatzuko Garuneko Kalteko Eguneko Zentroan Pedro eta Wilma Harriketaren mozorroak egin zituzten. Burrunwagen bat ere egin zuten!!!