Inauteriak otsailean Durangoko Joxe Miel Barandiaran egoitzan
Joxe Miel Barandiaran Egoitza eta Eguneko Zentroan hainbat jarduerarekin egin diogu aurre hotzari otsailean, giroa berotzen laguntzeko. Hilabetearen hasieran San Blas eguna ospatu genuen anis-erroskillekin, magdalenekin eta txokolatezko brownie-ekin. Erabiltzaile-talde batek prestatu zituen. Goiza orea egiten eta txokolatez eta koloretako txirbilez apaintzen eman genuen. Arratsaldean, egoitzako guztiek tailer entretenigarriaren emaitzarekin askaldu zuten.
Oso gozo atera zitzaizkigun eta Zentro osoan anis usain zegoen!
Ostegunean, otsailaren 4an, Eguen Zurian, Jesuiten 140 neska-mutil etorri ziren bisita egitera, eta egun horretako ohiko abestiekin girotu zuten eguna, makilez eta trikitixaz.
Astearte inautean denbora egiten generaman lanaren emaitza atera genuen: tunaren jantziak. Gabonetako jarduera bereziak amaitu zirenetik Errege Magoen bisitarekin, lanpetuta ibili gara, zabor-poltsak mozten, koloretako paperak egiten eta kartoizko gitarrak prestatzen. Merezi izan zuen hainbeste lan egitea, trajea primeran geratu zitzaigulako. Goizetik jantzita, talde batek eguna girotu zuen solairu guztietatik pasatuz, tunaren ohiko abestiak abesten.
Arratsaldean inauterietako ohiko txigorkiak askaldu genituen eta karaoke bat izan genuen. Bikain pasatu genuen mikrofonoa eskuan tunaren betiko abesti guztiak abesten. Batzuei mikrofonoa kendu ere egin behar izan genien!